Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/12/05

Aitor Estebanen aburuz Puigdemont eta Kontseilarien kontrako euro-agindua ezeztatzeko erabakia hartu da “Belgikak Espainiako epaileen jarduna txarretsiko zuela pentsatuta"

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak baieztatu duenez delituak kalifikatzeko orduan ezbai nabarmenak agertzeko eman daitekeen “arrisku handiaren aurrean” Espainiako justiziak “atzerako urratsa emateko” erabakia hartu du

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanen aburuz Puigdemont eta Kontseilarien kontrako euro-agindua ezeztatzeko erabakia hartu da “Belgikak Espainiako epaileen jarduna txarretsiko zuela pentsatuta

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Esteban, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaur baieztatu du “ematen duela” Puigdemont Presidentea eta Belgikan dauden Kontseilariak atxilotzeko euro-agindua ezeztatzeko erabakia hartu dela “Belgikak Espainiako epaileen jarduna txarretsiko” zuela pentsatuta.

Bozeramaileen Batzordearen bileran sartzeko orduan egin dituen adierazpenetan, Aitor Estebanek esan du Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak erabaki hori ez duela hartu “Kataluniako Presidenteak eta Kontseilariek itzultzeari buruzko iritzia aldatu dutelako, baizik eta Belgikako Justiziak sedizio eta errebelamendu delituak Espainiako epaileek ez bezala ulertuko zituela pentsatu duelako”. Bozeramaile jeltzalearen esanetan “egoera horren aurrean, atzerako urratsa ematea erabaki dute”.

Next Euskadi

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Sabin Etxea - 25 urte
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA