Prentsa Aretoa

Berriak

2017/10/11

Aitor Estebanek Rajoyri eskatu dio 155.a ez aplikatzea eta elkarrizketari bidea ematea “legalitatearen eta zilegitasunaren artean” konponbide bat bilatu ahal izateko

Bozeramaile jeltzaleak baieztatu duenez “oraindik aukerak egon badaude” eta Espainiako presidenteari eskatu dio “egoerari aurre egitea eta kudeaketa lana egitea eta, momentua helduz gero, berme guztiekin bozkatzeko aukera ematea”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Esteban EAJ-PNVen Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio gaur Konstituzioaren 155. artikulua ez aplikatzea “egoera gaiztotzea ekarriko lukeelako”, eta elkarrizketari bidea ematea eskatu dio Katalunian ireki den krisi instituzionalari “legalitatearen eta zilegitasunaren arteko konponbidea” emateko. “Behar dena borondatea da akordio batetara iristeko eta botoak ordenamendu juridikoaren aldaketaren zerbitzura jartzea” esan du.

Kongresuan Kataluniako egoera aztertzeko egin den osoko bilkuran, Aitor Estebanek “enpatia” aldarrikatu du eta atzo Carles Puigdemont Generalitateko Presidenteak  egin zuen elkarrizketa deiaren balioa azpimarratu du. Zentzu berean azpimarratu duenez, gaur Mariano Rajoyk egin duen argibide eskaria “denbora irabazteko zentzuan ulertzen dugu”. Horregatik esan du Espainiako gobernuak ez duela Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu “Parlamenten ez delako independentziaren adierazpen formalik egin” eta Rajoyri eskatu dio “halakorik ez egitea “egoera guztia are gehiago konplikatuko litzatekeelako”. Ildo beretik baieztatu du oraindik “aukerak egon badaudela” eta Rajoyri eskatu dio “denbora aprobetxatzea”.

Poliziak iragan urriaren 1ean “botoa eman nahi zuten kataluniar hiritar arrunten” kontra baliatu zen “indarkeria neurrigabe eta ez beharrezkoa” kritikatu ondoren Estebanek Rajoyri galdegin dio kontua ote den “irabaztea edo arazoa konpontzea”. “Arazoa are sakonagoa da, eta une honetan garaipen batek porrota ekarriko luke epe ertainera” ohartarazi du diputatu jeltzaleak.

Zentzu berean salatu duenez Partido Popularreko hainbat bozeramailek eginiko adierazpenek, besteak beste Cospedal ministro andreak eginikoak edo Pablo Casado diputatuarenak, “ez dute bat ere laguntzen”. Era berean, Estebanen esanetan “ez dute laguntzen” azken egunotan urriaren 1eko erreferenduma O-23ko Estatu Kolpearekin parekatu dutenek eginiko adierazpenek. “Ez dute inolako antzekotasunik; inork ere ez ditu askatasunak kendu nahi, inork ez du demokrazia deuseztatu nahi, eta inork ez du pistolarik erabili”, baieztatu du. 

“Aspaldi esan nizun bi patata mota dituzula, kataluniar patata eta `euskal patata´, alegia. Onena da horiek zenbatzea” esan du Estebanek, eta ondoren Quebec eta Eskozian eginiko erreferendumak ekarri ditu gogora. “XXI. mendean ezin da ezer indarraren bidez inposatu. Egin diezaiogun aurre, kudeatu dezagun eta, unea heltzen denean, beharrezko berme guztiekin, botoa eman dezagun” amaitu du Estebanek.

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/10/23 21:00

Aitor Esteban

   Cadena Ser 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr