Prentsa Aretoa

Berriak

2017/09/20

Aitor Esteban: “Kataluniako atxiloketak eta erregistroak ez ditugu egoki jotzen eta ez dituzte gauzak konponduko”

Kongresuan eskainitako adierazpenetan, jeltzaleen bozeramaileak azpimarratu duenez “inoiz baino gehiago, orain da politika egiteko garaia”

rss Ezagutzera eman
Aitor Esteban: “Kataluniako atxiloketak eta erregistroak ez ditugu egoki jotzen eta ez dituzte gauzak konponduko”

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Estebanek gaur esan du Guardia Zibilak goizean egin dituen erregistro eta atxiloketak “ez dira egokiak ezta gauzak konpontzeko bidea ere”.

Estebanek Espainiako Gobernuko presidenteari Kataluniaren estatusari buruzko erabakia kataluniar herriak berak hartu beharko dituela barneratzea eskatu dion kontrol bilkura egin eta ordu batzuk geroago, bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du orain dela “inoiz baino gehiago, politika egiteko garaia”.

“Gaurko gertakariak ez ditugu begi onez ikusten eta hori ez da EAJk  esan duen zerbait, Ganbera osoak esan baitzuen Ciudadanos taldearen ekimena errefusatu zenean elkarrizketa politikoa zabaldu ahal zela ez onartzeagatik” esan du Estebanek. “Atzo Presidenteari esan zitzaion bide horretatik ezin dela, hori ez dela politika zuzena” azpimarratu du.

Aitor Estebanek era berean adierazi du EAJ-PNVk hurbiletik jarraitzen duela Katalunian gertatzen ari dena eta etengabe harremanetan dagoela kataluniar ordezkari politiko ezberdinekin.

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/10/23 21:00

Aitor Esteban

   Cadena Ser 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr