Aberri Eguna 2019
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/03/16

“Gure proiektuari bidea ematea eskatzen dugu, guztion artean Gipuzkoa indartsua eraikitzeko”

Estatuan etengabeko liskarretan ari diren bitartean Gipuzkoa aurrera egiten ari dela dio Markel Olanok, “gure lurraldea arlo sozial eta ekonomikoan indartuz”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Zertan ari dira Estatuan? Inor ez da ari ez ekonomiaz, ez gizartearen kohesioaz hitz egiten, euren arteko liskarretan baizik. Bitartean gu hemen, Euskadin eta Gipuzkoan, gure lurraldea indartzen ari gara, gure etorkizuna bermatzeko gaurtik apustuak egiten”. Honela hitz egin du gaur goizean EAJ-PNVren diputatu nagusi izateko hautagai den Markel Olanok, Gipuzkoako Foru Aldundiak lau urte hauetan egin duen lana balioan jarriz. “Lau urte hauetan ikasi dugu gizarteari kontra joateak eta etengabeko liskarretan aritzeak klase politikoa eta erakundea krisi latzean sartu dezaketela. Horregatik da ezinbestekoa herritarrekin elkarlanean aritzea, eta horretan jardun dugu. Eta horregatik, orain, eskatzen diogu jendeari gure proiektuari bide ematea, guztion artean lortu behar duguna delako Gipuzkoa indartsua izatea eta gure seme-alaben etorkizuna gaurtik hasitako lanarekin eraikitzea”, gehitu du.

Olano Azpeitian izan da gaur, EAJ-PNVren Deba-Urola barrutiko hautagaitzaren aurkezpenean. Berarekin izan dira aipatutako zerrenda honen buru den Maria Eugenia Arrizabalaga eta EAJ-PNVren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente den Joseba Egibar. Ekitaldian egon dira, baita ere, Deba-Urola hautagaitza osatzen duten gainerako pertsonak, eta baita Azpeitiko alkate izateko hautagai den Amaia Etxeberria, Azkoitiko alkate izateko hautagai den Javier Zubizarreta eta Zestoako alkate izateko hautagai den Garikoitz Mendizabal. Guztientzako izan dituzte esker oneko hitzak ekitaldian hitza hartu duten hautagai eta EAJ-PNVren arduradun politikoek.

Olanok, bere hitzaldian, Foru Aldundiak legealdi honetan egin duen lana jarri du balioan. “Iritsi ginenean, 2015ean, paralizatuta zegoen Gipuzkoa aurkitu genuen eta, gainera, erakunde oso urrun zegoen bai herritarrengandik zein gizarte antolatuarengandik”, azaldu du. Honela, gehitu duenez, lehen helburua Gipuzkoa berriro martxan jartzea izan zen, lurraldea modernizatzeko beharrezkoak ziren azpiegiturak abian jarriz. Urola eta Deba bailaren kasuan, errepideen arloan egin diren edota martxan jarri diren proiektuetan jarri du arreta, eta baita alor ekonomikoan egindako ahaleginean ere.

“Urola bailara honetan, aldarrikapen bat zegoen aspalditik errepideen arloan: Azkoiti eta Urretxu lotzen dituen bidea hobetzearena”, gogoratu du hautagai jeltzaleak. “Obra hori martxan jartzeko konpromisoa hartu genuen duela lau urte, eta 2019ko aurrekontuetan sartuta dago egitasmo hori martxan jartzeko partida eta, ondorioz, aurten bertan hasiko dira Aizpurutxoko zatia hobetzeko lanak”, azpimarratu du, “hitza bete dugula” nabarmenduz. Honekin batera, Olanok konpromisoa hartu du datorren legealdian diputatu nagusia bada, Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea hobetzeko proiektua amaitzeko.

Enpresei dagokionean, Foru Aldundiak legealdi honetan alor honetan egin duen apustuan jarri du azpimarra, esaterako, Ekonomia Suspertzeko Planaren testuinguruan egin den 200 milioi euroko inbertsioaren bitartez. Honi esker, defendatu duenez, lurraldeak krisialdiaren zailena gainditzea lortu du, eta “Gipuzkoa orain atzo baino sendoagoa da: gure enpresak lehiakorragoak dira, kalitatezko enplegua sortzen dute, eta horrek indartu egiten gaitu nazioarteko ziurgabetasunen aurrean”.

Honenbestez, eta Olanoren arabera, ekonomiaren aldeko apustua funtsezkoa da “eraiki nahi dugun Gipuzkoarentzako: lurralde sendoa, lehiakorra alor ekonomikoan, kohesionatua alor sozialean, indartsua erakunde ikuspegitik, elkarlanean eta lankidetzan aritzen dakiena, eta lurraldeko eskualdeko guztiak kontutan izanda eraikitzen dena”. Puntu honetan, Deba eta Urola bailarek ahalegin kolektibo honi egiten dioten ekarpenean jarri du azpimarra, “Gipuzkoako bi motor ekonomikoetakoak baitira, ekonomia indartsu eta kohesio sozialaren eredu”.

Hemen eta han        

GBBko presidente den Joseba Egibarrek, bere aldetik, EAJ-PNVren ibilbide historikoa aldarrikatu du. “1976, 1977… urte horietan hartu genituen erabakietan asmatu egin genuen, eta beste bide batzuk aukeratu zituztenek, hamarkada askoren ondoren, bide honetara etortzen amaitu zuten. Beraz, herri honen etorkizuna bermatzeko orduan hartu ziren erabaki estrategikoak zuzenak izan ziren”, azaldu du. Egibarrek esan duenez, hori da hain zuzen ere EAJ-PNV bereizten duena: “Elkarrizketa, hitzartu, akordioak erdietsi… hori denok egiten dugu, baina fondoan, bakoitzak ze konpromiso eta balore izan dituen, horrek ezberdintzen gaitu. Eta guk, beti, giza eskubide eta pertsonekiko konpromiso politiko, etiko eta demokratiko irmoak izan ditugu”.

GBBko presidenteak adierazi du EAJ-PNVren herri proiektuak bi alde dituela, politikoa eta soziala, eta “nahiz eta batzuek ez diguten aitortu nahi”, alderdiak egin duen lanaren ondorio direla euskal zerbitzu publikoen zutabeak: oinarrizko errenta, osasungintza, hezkuntza... “Gizarte justuagoa lortu nahi dugu. Eta, hori lortzeko, beharrezkoak dira hitzarmenak, baina hitzartzeko mahai gainean jarri behar dira eta, gero, lidergoa hartu behar da. Eta horretarako jaio zen eta horretan ari da EAJ-PNV”, azpimarratu du.

Madrilgo hauteskundeei begira jarrita, Egibarrek esan du EAJ-PNV “hemen eta han gure herriaren defentsan” eta “guztion etorkizunaren defentsan” arituko dela. “Libreago izango den euskal nazioaren eta herri eta nazioen erabakitzeko eskubidearen defentsan. Herria, herritarrak, etorkizuna, erabakitzeko eskubidea, horiek dira gure ezaugarriak”, aldeztu du. GBBko presidentearen hitzetan, oraindik ez da botoa eskatzeko garaia, baina hausnarketara deitu du: “Gure ibilbidea aztertu dezatela azpeitiarrek, gipuzkoarrek, euskal herritarrek, eta ikusiko dute zein ibili den lanean, ikusiko dutela fidagarriak eta konfiantzako jendea garela. Eta lanean jarraitzeko prest gaudela”.

Deba-Urola barrutiko zerrendaburu den Maria Eugenia Arrizabalagak, bere aldetik, herrigintzan aritzeko aurrerapausoa eman dutenen adorea txalotuz hasi du bere hitzaldia. “Zaila herrigintzara sartzeko prest dagoen jendea bilatzea, familia, aisialdi eta abarri denbora kentzea esan nahi baitu. Horregatik, balio berezia du eman duzuen pausuak. Eskerrik asko herrigintzara saltoa ematea erabaki duzuelako, herriarekin konpromisoa duzuela agerian utzi duzuelako”, esan du.

Hautagai jeltzalearen hitzetan, egungo politikak desprestigio handia dauka, alde batetik, “Estatu espainiarretik datorren ustelkeria kiratsa dela eta”; eta, bestetik, batez ere Espainiako alderdiak katramilatuta daudelako zalaparta, gezur eta manipulazioz betetako etengabeko eztabaida batean. “Hemen ere baditugu aurkariaren higadura lortzeko ahaleginetan politika bera higatzen ari direnak, zarata, gezurra eta manipulazioa erabiltzen dutenak. Guretzat, politika ez da zalaparta, herrigintza baizik, herriz herri eta auzoz auzo egunero egiten den lana, elkarlan, elkarrizketa, bizikidetza eta hurkoarekiko errespetuan oinarritua”, azaldu du.

Andoniren Bideobloga

Aberri Eguna 2019
Next Euskadi

  Agenda

2019/04/20 18:30

Mitina. Iñigo Urkullu, Mikel Legarda, Almudena Otaola, Laura Pérez. Labastida

   Udaletxea Plaza. Labastida 

2019/04/20 22:30

Eztabaida. Aitor Esteban

   La Sexta 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA