Juan Mª Uriartek, Sabino Arana saria jasotzean, ETAri eskatu dio armagabetzea eta Gobernuari espetxe politika arintzea

Juan Maria Uriarte Donostiako Gotzain emerituak ETA erakundeari eskatu dio armagabetzea eta taldea desegitea, eta Gobernuari "espetxe politika arintzea, prozesua usteltzea saihestu ahal izateko". Era berean, biktima guztiei eskatu die "ahal dutenean, barkamena ematea, elkarrekin bizi nahi duen erkidego honen gihar urratuak berriz josi ahal izateko” esan du Juan Mª Uriartek 2013ko Sabino Arana saria jasotzean. Donostiako gotzain emerituak adierazpen horiek egin ditu Sabino Arana Fundazioak bere sarien XXV. edizio honetan egin duen ekitaldian. Uriarte gotzainarekin batera saria jaso dute Baqué Kafeak enpresak, Andre Maria Katedrala Fundazioak, Juan Errázuriz enpresari euskal-txiletarrak, Euskadiko Elikagaien Bankuak eta Zumaiako Emakume Arraunlariak taldeak (Telmo Deun Arraun Elkartea).
Juan Mª Uriartek, Sabino Arana saria jasotzean, ETAri eskatu dio armagabetzea eta Gobernuari espetxe politika arintzea
26 Urtarrila | Berria

Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidenteak Bilboko Arriaga Antzokian bildu diren ehunka ikusleen aurrean azaldu duenez “herri txikia gara. Gure balio erantsia ez dago gure tamainan,indarrean edo  boterean. Bultzatzen, sustatzen eta garatzen ditugun baloreen handitasunean dago. Eta, aurreko urteetako eta gaurko saridunak dira balore horien adierazlerik onena”.

Baqué Kafeak enpresatik joan dira María Baqué eta Esther Eguren, Baqué enpresako  presidentea eta Baqué Fundazioko presidentea, hurrenez hurren. Saria jasotzean adierazi dutenez “emozioa piztuko duten eta pertsona askoren ametsak errealitate bihurtuko dituzten egitasmoak bilatzen jarraitu behar dugu. Enpresen babesa lortzeko eta beren bihotzetara ailegatzeko ahalegina egiten jarraitu behar dugu. Gainera, erronka eta helburu handiagoak bilatu behar ditugu, enpresen izateko arrazoia gure produktuak edo zerbitzuak erosten dituztenak direla argi izanik. Tokia bilatu behar dugu ilusio eta itxaropena pizteko datozen egitasmoentzat”.

Gasteizko Andre Maria Katedrala Fundazioko zuzendari-gerente Juan Ignacio Lasagabasterrek bere aldetik azpimarratu du hunkituta eta harro sentitzen dela “sari honek egiaztatzen duelako, neurri handi batean, bilatzen diren helburuak betetzen direla”. “Beste behin ere, gure historian egin izan dugun moduan, arabarrok  erabaki genuen Andre Maria Katedrala une batean aurkitzen zen egoera latzetik ateratzea, eta hori da gertatzear dagoena,laster operatibo egongo delako ;baina, hori baino garrantzitsua dena,  gauzak egiteko dugun modua erakusteko aukera ere izan da, hau da,arazoa aukera bilakatu dugu, hori da gure ezaugarrietako bat”.

Juan Errázuriz enpresari euskal-txiletarrak ere onartu du ohore handia dela beretzat sari hau jasotzea, eta bertaratu guztien aurrean azaldu duenez “Txileko XVIII,XIX eta XIX. mendeetako historia aztertzeko orduan, ezinbestean aurkitzen dugu euskal arbasoek gure herria handitzeko prozesuan egin duten jardun paregabea. Une honetan aipa genitzake Errepublikako Presidente, senatari eta diputatu izan diren euskaldunak, prelatu garrantzitsuak eta abade apalak, teologoak eta unibertsitateko irakasleak, baina nekazariak, industrialak, merkatariak eta negozio sortzaileak inoiz ahaztu gabe. Hauen guztien ahalegina batu zen Txile nazio handi eta modernoa izan zedin”. 

Euskadiko Elikagaien Bankuko ordezkari gisa izan da Daniel Fernández presidentea eta Nicolas Mª Palacios eta Javier Sáenz, hurrenez hurren Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuetako presidenteekin batera joan da. Aditzera eman dutenez “sari honek saria eta estimulua da guretzat, egoerarik txarrenean daudenei laguntzen jarraitzeko”. “Euskadiko Elikagaien bankuak dira hainbat etxetan sufritzen ari direna neurtzen duten termometroak. Neurri handian hazi da elikagaiak behar dituzten pertsonen kopurua. Euskadi osoan urtean 70.000 pertsona dira elikagaiak behar dituztenak” Horregatik esan du “solidariotasuna denon ardura dela” eta “lanean jarraitu beharra dugula”.

Luis Mª Osa, Telmo Deun Arraun -Zumaiako emakume arraunlariak, taldeko ordezkaria ekitaldira joan da Nagore Osoro ontziburuarekin,José Enrique Manterola y Jon Martija  entrenatzaileekin eta Olatz Agirregabiria, Ane Aizpurua, Ioana Alijosres, Leire Antia, Olatz Arrizabalaga, Natalia Diaz, Ohiana Erkizia, Mirari Ibarguren, Ainitze Illarramendi, Aintzane Irazoki, Irati Larrañaga, Atsegin Odriozola, Libana Taboada eta Amaia Uranga arraunlariekin. Bere hitzaldian ekarri ditu gogora “gure klubean arraun egin duten neskatila,neskato eta emakumeak, duela hogei bat urtetik hona entrenatzen eta lehiatzen hasi zirenak, beti ahalegin,sakrifizio eta adore handiarekin”. Era berean gaineratu dutenez “halako sariekin eta antzekoekin lortuko da, emakumeen kirolak eta  bereziki eserleku finkoko arraunketaren kirolak, hain denbora luzean aurrera ateratzeko ahalegina egin ondoren,  merezi duten tokia eta aitortza jasotzea”.

Iñigo Urkullu Lehendakariarekin batera, hainbat izan dira Euskadiko bizitza politiko,kultural eta sozialaren ordezkari gisa izan diren eragileak, besteak beste Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko presidentea; Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusia, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentea, José Antonio Ardanza, Mario Izeta (Bilboko Gotzaina), Izaskun Landaida (Emakundeko Zuzendaria), Miguel Ángel Lujua (Confebask-eko presidentea), Aitor Esteban, Isabel Sánchez Robles y Pedro Azpiazu (Kongresuko Diputatuak), Jokin Bildarratz, Iñaki Anasagasti, María Eugenia Iparragirre, Ruth Martínez y José Mª Kazalis  (Senatariak), Derek Doyle (Bretainia Handiko Kontsula), Fabrice Delloce (Frantziako  Kontsula), Iñaki Azua (Mexikoko Kontsula), Tomás González (Brasilgo Kontsula ), Iratxe Madariaga (Txileko Kontsula ), Juan Ignacio Vidarte (Guggenheim Museoko Zuzendaria), Iñaki Goirizelaia (EHU-UPVko Erretorea), José María Guibert (Deustuko Unibertsitateko Erretorea), Arantza Laskurain (MONDRAGON Korporazioko Idazkari Nagusia), Itxaso Atutxa (Bizkai Buru Batzarreko Presidentea), Xabier Agirre (EAJ-PNVren Araba Buru Batzarreko Presidentea ),  Josu Erkoreka (Administrazio Publiko eta Justiziako Sailburua eta E.J.ren Bozeramailea),Arantza Tapia (Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailburua), Ricardo Gatzagaetxebarria (Ogasun eta Finantza Sailburua), Estefanía Beltrán de Herédia (Segurtasun Sailburua), Juan María Aburto (Enplegu eta Gizarte Politika Sailburua), Cristina Uriarte (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua), Jon Darpón (Osasun Sailburua), Ibone Bengoetxea (EUDEL erakundeko Presidentea), José Mª Muñoa (Eusko Ikaskuntza), Jordi Casas eta Antonio Font (INHECA).

PARTEKATU