EBBk abenduaren 20rako deitu du Aberri Batzarra

EAJren Euzkadi Buru Batzarrak atzoko bileran erabaki zuen ostegunerako, abenduak 20, Ezohiko Aberri Batzarra deitzea. Ohiz kanpoko bilera hau arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da.
EBBk abenduaren 20rako deitu du Aberri Batzarra
18 Abendua | Berria

EBBk Aberri Batzarraren ordezkariei jakinaraziko die, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari izendatu izanak exekutiba jeltzalean presidentearen tokia hutsik utzi duela. Ondorioz, Aberri Batzarrak erabaki beharko du EBBren presidente berria izendatzeko gauzatuko duen barne hauteskunde prozesua .

Bi dira aukerak: lehenengoa litzateke alderdikideei kontsulta egiteko prozesua, bi hautespen alditan egina; eta bigarrena, Aberri Batzarrak berak oraingo EBB osatzen duten burukideen artean aukeratzea, jeltzaleen aberri exekutibako presidentea izendatzeko pertsona. Bigarren aukera hartuko balitz, Abenduaren 20ko Aberri Batzarrak bigarren Ezohiko Aberri Batzar baterako data jarri beharko luke, eta hau urtarrilaren 12an izan liteke, proposamena bozkatzeko eta beraz EBBren presidente berria aukeratzeko. Aberri Batzar bi hauen artean Herrialde Batzarrak deitzea aurreikusten da, Aberri Batzarrak hartuko duen erabakia bertan azaltzeko.

Beste alde batetik, atzoko bileran erabaki zenAitor Estebanizango dela Kongresuko Euzko Abertzaleak taldean, Sailburu izendatua izan den Josu Erkoreka ordezkatuko duen diputatua.Estebanek egingo du aurrerantzean, talde bozeramaile lana. Pedro Azpiazu izango da Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile laguntzailea.

Halaber, Estefanía Beltrán de Heredia eta Ana Oregi arabarrak eta Ricardo Gatzagaetxebarria bizkaitarra Urkulluren Exekutiboko kide izatera igaro direnez, hauen ordezko izango dira Pello Iparragirre eta Juan Carlos Ramírez-Escudero arabarrak eta Ana Otadui bizkaitarra.   

PARTEKATU