Urkullu: “Gure egitasmoa Euskadirekin dugun konpromisoa da”

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren presidente eta Lehendakarigaiak gaur goizean Bilbon ospatu den Nueva Economia Foroan aditzera eman duenez, ez dago krisia konpontzeko modu bakarra “eraginkor izan nahi badugu, alde anitzetik jokatu beharra dugu” esan du. Urkulluk azaldu duenez, EAJ-PNVren proposamenak “ zerga sisteman eragitea planteatzen du, gastua egokitzea, Administrazioa modernizatzea eta murriztea, baina beti oinarrizko zerbitzu publikoak bermatuta”.
Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea eta lehend
17 Iraila | Berria

Ekitaldian izan diren agintari politiko eta eragile ekonomiko eta sozialen aurrean, Iñigo Urkulluk zerga alorrean proposatu du “ Kontzertu Ekonomikoaren erreforma, Herrialde Historikoen eskumenak handitzeko eta oraingo eskumen markoa gainditzeko, zuzeneko zergetan oinarrizko erabakiak hartzea eragozten baitu”. Beste aldetik proposatzen du “PFEZaren berdinkidetasun eta progresibotasun printzipioak indartzea, tarifa orokorra eta aurrezkikoa, salbuespenak, borondatezko gizarte aurreikuspenaren tratamendua eta kenkarien erregimena berrikusita” .

Urkulluk defendatu du “ Sozietateen gaineko Zergaren erregimen bereziak  eta helburuak betetzen ez dituzten kenkariak berraztertzea, eta egoki jotzen bada, kentzea; dena dela , azpimarratu egin du Sozietateen gaineko Zergak oraingo elementu nagusiak mantendu beharko dituela, besteak beste, aktibo finko berrietako inbertsioagatiko kenkariak eta ikerkuntzaren, garapen, berrikuntza edo ingurumenaren babesa. Era berean,egoki jotzen du “ ondare handien gaineko zerga arautzea, eta dohaintzen gaineko tributazio egokia”. Esan duenez, zerga erreforma hau zerga iruzurraren kontrako borrokarekin osatu beharko da.  .

Iñigo Urkulluk azaldu duenez, zerga  arloko gaiak jorratzeaz gain, EAJ-PNVren Egitasmoa da “ Euskadirekin dugun konpromisoa”. “ Kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko konpromisoa, enpresari , merkataritzari eta industriari laguntzekoa; aurrekontuen diziplina berreskuratzekoa, zorroztasun eta eraginkortasunez kudeatzekoa, azpiegitura eta inbertsio publikoko egitasmoetan ahaleginak batzekoa; pertsonei laguntzeko eta solidario izateko konpromisoa, eta  Euskadiren barne kohesiora begira, Bake, bizikidetza eta etorkizun politiko berrirako akordioa lortzeko konpromisoa. “Bete egingo dugu, hitza ematen dut” amaitu du.

PARTEKATU