Urkullu: “Gure gobernu filosofia da estura, bermeak eta hazkundea”

Iñigo Urkullu, EBBko presidente eta EAJko Lehendakarirako hautagaiak, jardunaldietan adierazi du EAJren “gobernu filosofia estura, bermeak eta hazkundean" oinarritzen dela. Gure konpromisoa da aurrekontuen diziplina berreskuratzea. Aurrekontuen orekak esan nahi du defizit konpromisoak betetzea. Gastu arrunterako ez zorpetzea esan nahi du. Zerbitzuak eta oinarrizko gizarte prestazioak bermatzea. Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte zerbitzuak bermatuko ditugu. Hazkundera bideratutako politika ekonomikoa bultzatuko dugu. Hauxe da Euskadi-rako berreskuratuko dugun eredua. EAJ-ren eredua, sinesgarria, Euskadi-n eta Euskadi-k aurrera egiteko. Posible da.
Iñigo Urkullu ,EAJ-PNV
15 Iraila | Berria

Urkulluk, aste honetan Euzko Alderdi Jeltzalea-k Hauteskundeen aurrean hartutako konpromisoen aurkezpena egin du. "Gure Egitasmoa idatzita dago eta kanpainaren hasierarekin batera publikoa izango da. Prestatu dugun Egitasmoak geure baloreak islatzen ditu. Alderdi irekia eta parte hartzailea gara. Alderdi konprometitua eta errealista. Sinesgarria. Geure Egitasmoa parte hartzailea da. Esparru guztietako 3.500 pertsonen ekarpenak bilduta egin dugu. Egitasmo konprometitua da. Euskal hiritargoarekin hartu ditugun 171 konpromiso ezarri ditugu. Konpromiso idatziak. Eta 607 ekimen jarri ditugu konpromiso horiek betetzeko. Egitasmo errealista da”, azpimarratu du.

Azkenik, EBBko presidenteak esan du Euzko Alderdi Jeltzalearen  Egitasmoa "zehatza" dela eta "arazoei aurre egiteko eta bizi dugun egoera honetatik ateratzeko" hiru lehentasun aurreikusten ditu: "Bat. Biziberritze ekonomikoa lortuko dugu. Atzeraldia gainditu behar dugu, berriz enplegua sortzen hasteko. Bi. Zerbitzu publikoak defendituko ditugu. Defenditu eta hobetu.  Bereziki Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte zerbitzuak . Hiru. Euskadiren nortasun ekonomiko eta kulturala munduan ezagutzera emango dugu. Gure nortasuna, zentzurik eta osoenean, munduan zabaldu eta indartuko dugu”.

Bestalde, Iñigo Urkulluren esanetan, "batzuek uste dute herri hau beraiek iritsi direnean jaio dela". "Zilegitasunez gobernatzen dute, herritarrek hala nahi izan dutelako baina gauza bat da gehiengoan oinarritutako zilegitasun demokratikoa, eta bestea, gizartearen garapena geldiaraztea, beraiek egoera berrira egokitu arte". "Gipuzkoak, eta Euskadik gobernatzen duen gobernua behar du, eta ez erabakiak hartzen ez dituzten agintariak, grebarekin bat egiten dutenak, edota pankartaren atzean jartzen direnak", gaineratu du.

PARTEKATU