Urkulluren esanetan Birgizarteratze Planaren barruan, biktimei barkamena eskatzeko interpretazioa berrikusi beharko litzateke

Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidenteak baieztatu duenez Mariano Rajoyren Gobernuak terrorismo delituengatik kondenatutako presoentzat iragarri duen Birgizarteratze Planak kontu handiz aztertu beharko den “ertza” du, hau da “biktimei barkamena eskatzearen interpretazioa, planaren barruan aztertu beharko litzatekeen gaia da, oso gai partikular eta pertsonala baita” .
Urkulluren esanetan Birgizarteratze Planaren barruan, biktimei barkamena eskatzeko interpretazioa berrikusi beharko litzateke
27 Apirila | Berria

SER irratiari eginiko adierazpenetan, Urkulluk aditzera eman du Gobernu Zentralaren plana “urrats bat da, ETAk bere jarduera armatuaren amaiera iragarri ondoren, aldi honetan izan behar dugun itxaropenean”. "Urratsak denon artean eman behar ditugu, denon artean lagundu behar dugu, eta oso argi izan beharko ditugu alderdi bakoitzaren inguruabarrak” gaineratu du .

"Zentzu honetan, Espainiar Gobernuak, Espetxe Erakundeek eta Barne Ministerioak argi izan beharko lukete +Nanclares bideko+ presoek bizi izan duten esperientzia, hau da, damua eta barkamena eskatzeko planteamendua” azaldu du. Ildo honetatik, pertsonen artean egiten ari den “adiskidetzea” lan “interesgarria” azpimarratu nahi izan du, “hori da sakondu beharra dagoena” amaitu du.

PARTEKATU