Urkullu: “Gernikako bonbardaketaren 75 urteurrenean Oroitza, Egia eta Aitortza eskatzen dugu”

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk gaur Gernikako eta Euskadiko 40 udalerrietako bonbardaketaren 75. urteurrenean adierazi duenez, “75 urte igaro dira, eta errealitate bihurtu da Agirre Lehendakariak faxisten inbasioaren aurrean esan zuen esaldi hura +lurra menderatuko dute, baina sekula ez dute euskal arima menderatuko+”.
26 Apirila | Berria

“Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur aldarrikatzen du biztanleria zibilaren kontrako lehen bonbardaketa haiek sufritu eta bertan hil ziren haien arima gogoratzeko beharra” gaineratu du.

Urkulluren aburuz, “Euskal lurra izan zen biztanleria zibilaren kontrako neurri gabeko sarraski eta ankerkeria pairatu zuen lehena; eta, lehena da orain Oroitza, Egia eta Aitortza eskatzeko orduan, gainditu nahi dugun  une beltz hark behar besteko argitasuna eman dezan, berriz ere bortxakeriara, intolerantziara eta izualdira itzul ez gaitezen”.

Bukatzeko, azpimarratu duenez, “Euskadik Bakea, Elkartasuna eta Askatasuna aldarrikatzen du. Hauxe da Euzko Alderdi Jeltzalearen konpromisoa”.

PARTEKATU