José Luis Bilbaok iragarri du Bizkaiak ez duela Gipuzkoarekin zaborren ituna ekainaren 12tik aurrera luzatuko

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak iragarri duenez Bizkaiko Foru erakundeak ez du ekainaren 12 aurrera luzatuko, Gipuzkoarekin zaborren inguruan hitzartu zuen ituna. Data horretan amaituko da, orain arte Igorrera urtean 25.000 tona hondakin eramatea ahalbidetu duen oraingo akordioaren indarraldia.
jose luis bilbao, eaj-pnv
24 Apirila | Berria

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Bilbaok baieztatu du azkenean “berriketa” gehiegi egon dela Gipuzkoako Aldundiaren aldetik, eta gogoratu du Gipuzkoar erakundearekin itun bat dagoela urtean 25.000 tona zabor Bizkaian kudeatzeko.

Dena dela, azpimarratu egin du itun hori Gipuzkoako Foru Aldundiko aurreko gobernuak Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketa integralerako egin zuen planari lotuta zegoela. “Solidariotasunez jokatzeko, ituna izenpetu zen, beren hondakinak kudeatzeko plana martxan jarri arte. Plan hori Bizkaian dagoenaren antzekoa izango zen eta herrialde honetan zaborrek ez dute arazorik suposatzen” adierazi du.

“Denbora hau igarota, eta hartu diren jarrerak kontuan hartuta, ekainaren 12an amaituko da itun honen indarraldia, eta une honetan esan dezaket Bizkaiko Foru Aldundiak ez duela data horretatik aurrera Gipuzkoarekin duen Ituna luzatuko” amaitu du.

PARTEKATU