Olanok Bilduri egotzi dio jarduera ekonomikoa eta Pasaiako badiaren birgaitze egitasmoa “geldiarazi” izana

Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJVren bozeramaileak Bilduk zuzentzen duen Foru Gobernuari egotzi dio jarduera ekonomikoa eta Pasaiako badiaren birgaitze integralerako egitasmoa “geldiarazi” dituela.

Markel Olano EAJ-PNV 25Urtarrila 25 |
Berria

PARTEKATU

Olanok Gipuzkoako Foru Aldundiak Pasaiako Kanpoko Portuaren Plan Nagusia eta Ingurumenaren Jasangarritasun Txostena kentzea eskatu duela jakin  ondoren, Bilduren Foru Gobernuak gauzatu duen herrialdeko “azpiegitura estrategikoen gelditzea” salatu du.

Zentzu honetan deitoratu duenez “ez da errespetatzen hiritargoaren gehiengoaren borondatea”. Era berean defendatu du Pasaiako kanpoko portuaren aldeko apustua izango dela Pasaiako badiaren “birgaitze integrala” ahalbidetuko duena.

Interesatu Zaitez