Ortuzar: “Lehendakaria PPrengandik ere urrundu da eta bakarrik dago, berak ondotxo irabazi duelako”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak baieztatu duenez Lopez Lehendakaria bere kide nagusiarengandik urrundu da eta “bakarrik dago berak hala nahi izan duelako”. Radio Euskadi irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez “herria da” PSE-EE alderdiak Eusko Jaurlaritza noiz utziko zain dagoena. “Euskadi da Gobernua behar duena, gaur egun ez baitago halakorik”.
Andoni Ortuzar EAJ-PNV
29 Azaroa | Berria

Zentzu berean azaldu du Lopezen Kabineteko Sailbururen bati entzun diola Lehendakaria “bakarrik dagoela” eta Ortuzarrek hala baieztatu du “ezer egiten ez duelako” eta “azken aldi honetan, Lehendakari gisa baino, hautagai sozialista gisa jardun izan duelako”. Bere ustetan, honek euskal hiritarrengandik eta “bere kide nagusiarengandik ere” “urrundu du” . “Ondo irabazita du” azpimarratu du.

Zehaztu duenez EAJ-PNV ez da Exekutibora heltzeko premia duena, ardura hori bereganatuko duenak ataza bikoitza izango baitu “krisialdiari aurre egitea eta oraingo Gobernuaren kudeaketa lan okerrari aurre egitea, baina Euskadik ezin du denbora gehiago galdu”. BBBren lehendakariak gaineratu duenez, “popularrek ere Lopez Lehendakariaren jarreraren inguruko zalantzak adierazten dituzte”.

PARTEKATU