"Beste edozein aukerak zalantza-, ziurgabetasun- eta ezegonkortasun-egoerak baino ez ditu irekitzen", ohartarazi du Eusko Legebiltzarreko presidente-gaiak
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Bakartxo Tejeria Gipuzkoako EAJko zerrendaburuak "EAJren proiektu fidagarria" aldarrikatu du. "EAJren bermea, egindako ibilbideak eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko ditugun proposamen zehatzak dira”. Horren harira, azpimarratu duenez, "datorren igandean egungo ongizate-eredua indartu edo zalantzazko eta ezegonkortasunezko agertokien artean aukeratu beha da”.
"Euskadik kohesio eta oreka sozial handia du, hainbat hamarkadatan Eusko Alderdi Jeltzaleak bultzatu duen ongizate inklusiboaren ereduari esker", gogorarazi ondoren, Bakartxo Tejeriak "gizartearen eta belaunaldien arteko kohesioaren ikuspegitik aurre egin beharreko erronka berriak" izan ditu hizpide. Eta, bereziki, adinekoen zainketa aipatu nahi izan du.
Eusko Legebiltzarreko presidente-gaiak azpimarratu duenez, "EAJk identifikagarria eta fidagarria den eredu bat aurkezten du, etorkizuneko proposamen zehatzekin, beste alderdi batzuek duten definizio faltarekin eta zalantzarekin kontraste bizian dagoena".
"Zainketak guztion ondare dira; eskubide eta erantzukizun kolektibo bat da", azpimarratu du, "horregatik, EAJtik, gure adinekoen duintasuna eta autonomia eragiten dituen zaintza eredu bat bultzatu dugu eta bultzatzen jarraituko dugu". "Guztiok, gizon eta emakumeok, zainketen ardura hartu eta erantzunkide izan behar dugu; sektoreko enpleguaren kalitatea sustatuz, zaintza-lanak aitortua eta duintasunez ordaindua izan behar duelako", gaineratu du.
Tejeriak azaldu duenez, EAJren zaintza-eredua "eredu publiko eta komunitarioa da, gobernantza kolaboratiboan oinarritua"; "lidergo publikotik gizarte-ekimenarekin elkarlanean aritzen den eredua". "Eredu horretan ez dago inor soberan", gaineratu du.
Gipuzkoa da, Bakartxo Tejeriaren iritziz, EAJk sustatutako elkarlanerako zainketa-eredu horren adierazle garbia Gipuzkoa da, non egoitzetako plaza publikoen % 82 hirugarren sektoreko erakundeek kudeatzen dituzte. "Hori da gure eredua", adierazi du. "Eta norbaitek uste badu hirugarren sektorea soberan dagoela zaintzan, esan dezala eta ereduak kontrastatu ditzagun", nabarmendu du. "EAJk argi du: hirugarren sektorea, gizarte ekimena, funtsezkoa da herri honetako adinekoen zaintzan", adierazi du.
"Hor datza batzuen eta besteen arteko aldea: guk funtzionatzen duen eredu identifikagarri bat eskaintzen dugu; beste batzuek berea ezkutatu nahi dute", amaitu du.
Bakarto Tejeriak Matia Fundazioak kudeatzen dituen Egurtzegiko bizikidetza-unitateetako etxebizitzak bisitatu ditu gaur goizean, Usurbilen.