Imanol Pradales: “Bai esaten diegu trantsizio energetikoari eta trantsizio ekologikoari”

EAJ-PNVren Lehendakarigaiak erakundeen eta arlo pribatuaren arteko elkarlanaren garrantzia nabarmendu du “euskal hiritarrentzako eta etorkizuneko Euskadirentzako aukera berriak sortzeko orduan”, eta hitzeman du erabakimenez helduko zaiola enpresekin elkarlanean euskal ekonomia deskarbonizatzeko lanari

Imanol Pradales: “Bai esaten diegu trantsizio energetikoari eta trantsizio ekologikoari” 11Apirilak
2024
2024 ApirilaK 11 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Euskadi lan handia egiten ari da eta hautu erabakigarria hartu du industria deskarbonizatzeko eta garapen industriala gure Herriko leku guztietara eramateko. Bai esaten diegu trantsizio energetikoari eta trantsizio ekologikoari: Bai esaten diogu ondo egiteari eta gure enpresen eskutik aritzeari”, ziurtatu du Imanol Pradalesek gaur Vitoria-Gasteizen. Bertan ekarri ditu gogora “Gazteiz Hiriburua Plana” deritzonean jasotzen diren konpromisoetako batzuk, etorkizuneko hiriburuarentzat aurreikusten diren 10 proposamen zehatz jasotzen dituen dokumentua.

EAJ-PNVren Lehendakarigaiak trantsizio energetikoaz esan du etorkizuneko erronketako bat dela, Arabarentzat eta Euskadi osoarentzat aukera handiak sortzen dituelako uste osoari eutsiz. “Sare elektrikoa indartzea bultzatuko dugu, energia berriztagarrien bidez auto-hornikuntza energetikoa sustatuko dugu gure sare industrialean, komunitate energetikoen proiektuak babestuko ditugu, bai eta autokontsumokoak ere industrialdeetan, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster izenekoa garatuko dugu deskarbonizazio prozesua bizkortzeko eta finkatzeko, eta efizientzia energetikoari lagunduko dioten inbertsioetarako mekanismoak bikoiztuko ditugu. Halaber, foru ogasunekin elkarlanean fiskalitate berri bat sustatuko dugu, trantsizio energetikoa sustatzeko eta klima aldaketaren erronkari heltzeko”, azaldu du.

Pradalesek ildo beretik berretsi du abangoardia industrialean egongo den Arabarekin hitzemanda daukan konpromisoa, eta arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlanaren bidez egingo dela esan du, erakundeen bultzadarekin, betiere. “Fabrikazio Aurreratuko Zentroa Merdedes-en lantegian eta 1000 milioi euroko inbertsioa, azken egun hauetan iragarri dena, EAJ-PNVtik proposatzen dugun lankidetza publiko-pribatuak ematen dituen emaitzen adibide dira. Gure erakundeek egin duten bitartekaritzari esker lortu da, eta urrats benetan erabakigarria izango da Euskadiko automozio- industriaren alde egingo den lanean”.

Interesatu Zaitez