Imanol Pradales: “Etorkizuneko euskal hiriburuaren oinarriak finkatuko ditugu Gasteiz Hiriburua Plana egitasmoaren bidez”

EAJ-PNVren Lehendakarigaiak Gasteiz Hiriburua Plana aurkeztu du, konpromiso zehatzak jasotzen dituen dekalogoa, hauen artean anbulatorio berri bat Alde Zaharrean, EAGen mapa berrikustea, Foronda, Fabrikazio Aurreratuko Zentroa Mercedes-en lantegian, Principal Antzokia handitzea eta tranbia Zabalganaraino eramatea, beste hainbat neurrien artean

Imanol Pradales: “Etorkizuneko euskal hiriburuaren oinarriak finkatuko ditugu Gasteiz Hiriburua Plana egitasmoaren bidez” 09Apirilak
2024
2024 ApirilaK 09 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Zaindu ezazu Araba, esan zidan. Euskal lurralde guztiak dira garrantzitsuak, biztanleria txikia edo handia izan, lurraldearen zabalera handia zein txikia izan. Denek dute beren nortasuna, denek dituzte beren gaitasun bereziak. Horrek egiten gaitu indartsu eta berezi. Eta, zera gaineratu zuen:nire sasoian, Eusko Jaurlaritzan lurralde guztietako sailburuak izaten ahalegindu nintzen, eta horrek beti lagundu zidan gure Euskal anitz honen alde egiten”. Imanol Pradalesek gaur Vitoria-Gasteizen ekarri du gogora Ardanza Lehendakariarekin izan zuen elkarrizketa labur hau. Gasteiz Hiriburua Plana deritzonaren aurkezpenean EAJ-PNVren Lehendakarigaiak ondoan izan ditu Arabako zerrendaburu Joseba Díez eta Arabako zerrendan bigarren doan Nerea Melgosa. Pradalesek esan duenez gaur aurkeztutakoa konpromiso zehatzak biltzen dituen dekalogoa da “etorkizuneko euskal hiriburuaren oinarriak finkatzeko”.

“Gasteizek erritmoa markatu behar dio Euskadiri. Bizi proiektu ona eta pertsona giza garatzeko toki ona izan dadin. Euskal hiritar guztien bizi kalitatea hobetzea delako gure helburu nagusia. Errealitate egin dezagun, beraz, Gasteiz Hiriburua Plana, animatu du Imanol Pradalesek.

Osasuna: Plan honek lehentasunen artean jasotzen du Alde Zaharrean anbulatorio berri bat egitea eta Txagorritxuko Ospitalea handitzea, osasun zerbitzuak hobetzera begira. Halaber, Etengabeko Arreta Guneen mapa berrikustea hitzeman du osasun zentro berriak ireki behar ote diren ebaluatzeko eta daudenetan osasun arloko profesionalen dotazio handiagoa bermatzeko.

Konektibitatea: Vitoria-Gasteiz izango da munduarekin konektatuta egongo den Euskal hiria, Forondako aireportua erreferente nagusi bihurtuz itsasoz haraindiko eta kargako hegaldietarako, eta eskumen horren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku utziz. Gainera, "Lille-Vitoria-Gasteiz trenbide-autobidea" garatuko da, Jundizko plataforma multimodala eraikiz, eta hiria abiadura handiko sarearekin lotzea bultzatuko da.

Industria berria eta ekonomia berria: Araba eta Gasteiz erreferente industrial gisa. Arabako Parke Teknologikoan I+Gko campus berri bat sortzea proposatzen dugu. Horren osagarri, ekonomia digitalaren esparruan inbertsio eta proiektu berriak erakarriko dira, eta Mercedes-en Lantegian Fabrikazio Aurreratuko Zentro bat jarriko da martxan, Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, kalitatezko enplegua sortzeko lankidetza publiko-pribatua sustatuz.

Kultura eta historia: Planak barne hartzen ditu Principal Antzokia handitzeko eta instalazioak hobetzeko lanak egitea; "Martxoak 3" memoriala sortzea, Gasteizko memoria historikoa gordetzeko eta biktimei ohore emateko; nazioarteko erreferentziazko ekitaldiak hiriburura erakartzea eta tokiko kultur jarduerak bultzatzea.

Hiriko konexioak: Puntu honek mugikortasun jasangarria du ardatz, Zabalgana auzoan tranbia-zerbitzua zabaltzeko proiektuarekin.

Ikerketa eta garapena tokiko produktuei lotuta: EDA Drinks & Wine campusa sortzea Gasteizen eta Guardian, Arabako Errioxako ardoa sustatzeko, Basque Culinary Centerren laguntzarekin.

Segurtasuna: Euskadiko Segurtasun Plan berria “euskal hiritarren segurtasuna bermatzen jarraitzeko eta egungo beharrei erantzuna emateko”.

Hiriburutik herrietara: “EAJ-PNVk aldirikoen trenen transferentzia lortu izanak aukera berriak irekitzen dizkigu. Ildo horretan Araban aldiriko zerbitzu berriak jartzeko aukerak aztertzea hitzematen dugu: Araia eta Gasteiz artean eta Gasteiz eta Erribera Beitiako Manzanosen artean”, ziurtatu du hautagaiak.

Uholde gehiagorik ez: Uholdeak saihesteko plan bat garatuko da, Batan, Zapardiel eta Iparraldeko Zadorra ibaiak barne hartuko dituena. Neurri hori funtsezkoa da gaur egun uholde arrisku handia duten komunitateak babesteko eta ekonomia- eta ingurumen-kalteak prebenitzeko.

Ongizate mailan hazten ari den hiriburua: Gasteiz da aukeren, hazkundearen eta bizi-proiektuen hiria. Salburua eta Zabalgana auzoetan  bezala hiri osoan duen bizi kalitateagatik eta bere ongizate maila handiagatik da ezaguna. Horrek ere erakusten du hiriburu hau ongizatea eta garapen pertsonala eta komunitarioa funtsezko zutabe izango dituen espazio bihurtzeko dugun konpromisoa.

"Hauteskunde-programa zorrotza prestatu dugu, asmo handiko programa, etorkizuneko Euskadi berria eraikitzeko. Etorkizuna eraikitzeko agenda hirukoitza batekin, Euskadi ongizate mailan hazi arazteko neurri zehatzekin, osasun-arreta hobearekin, zainketekin, industria berriekin eta kalitatezko enpleguekin. Programa honen helburua da Euskal gizarteak etorkizunean konfiantza izan dezala; gure seme-alabek eta bilobek guk baino aukera gehiago eta hobeak izango dituztela argi izanik. Horrela irudikatzen dut nik biharko Euskadi. Eta gaur bertan hasi behar dugu lantzen", amaitu du Pradalesek.

`Ibiltaria´ eskulturaren ondoan Joseba Diez Antxustegi Arabako zerrendaburuak Gasteizko Arka plazako eskultura hau parekatu du "Eusko Alderdi Jeltzaleak ezarri duen helburuarekin eta horri aurre egiteko daukan jarrerarekin". "Urrats irmoekin aurrera eginez, aurrean dugunari begiratuz, trinkotasunez, segurtasunez, ongizate mailan hazten jarraitzeko”, adierazi du Díez Antxustegik. “Egin behar dugu eta egin dezakegu- gaineratu du-. Euskal gizarteak planteatzen dizkigun eskariei erantzuna eman nahi diegu eta gure Herriak etorkizunera begira dituen erronkei erabakitasunez heldu ahal diegu. Ezinezkoak hitzeman gabe, errealismotik. Neurri eta erabaki zehatzekin”. Arabako hautagaiak ziurtatu du hauteskunde hauetan aukeratu behar dela “aurrera egitea edo atzera egitea. Ongizatean, bizi kalitatean, zerbitzu sozialetan, ekonomian, osasunean, etxebizitzan,hezkuntzan edo segurtasunean. Aurrera egitea edo atzera egitea zuen seme eta alaben etorkizunean”. Díez Antxustegik euskal gizarteari zuzenean hitz egin nahi izan dio esanez apirilaren 21ean “eredu” bakar bat aukeratu behar dela eta horretarako “bi eredu baino ez daude: bermeen eredua edo inprobisazio hutsarena; emandako hitza betetzen duena eta fidagarritasuna eskaintzen duenarena edo arrisku biziarena. Proposamen zehatzak planteatzen dituena edo edukirik ez duen agenda eskaintzen duena. Esperientzia edo ziurgabetasuna. Elkarlana edo inposaketa”.

Nerea Melgosak, EAJk Araban aurkezten duen zerrendako bigarrenak, hitza hartu du lana eta bizitza uztartzeko behar den kontziliazioaz hitz egiteko. "Gure gazteei lagundu behar diegu, egiazko kontziliazio partekatu baterako tresna egokiak eskainiz. Kalitatezko enplegua suspertzeaz ari gara, soldata onak bideratzeaz eta kontziliaziorako lan-baldintza malguak sortzen laguntzeaz", esan du. Hautagai arabarrak bide hori jorratzeko zenbait ekintza aipatu ditu, hala nola laguntzak eta baimenak indartzea; guraso bakarreko familientzat aurreikusten direnak bi gurasoko familiei eskainitakoekin bat etortzea; edo kontziliazio-neurriak hitzarmen kolektiboetan sartzea. Azkenik, Melgosak "kristalezko sabaiak hausteko" eskatu dio Imanol Pradalesi, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatu du, bai lan-aukeretan, bai bizitza pertsonalaz gozatzeko denborari dagokionez.

Interesatu Zaitez