Itxaso Atutxak "hasiera urrats okertzat" jo du Sánchezek PPrekin kontsulta debekatzearen inguruan "elkartzearen" aldeko apustua egin izana

Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak Onda Vasca irratian Pedro Sánchezen eta Mariano Rajoy-ren artean atzo burutu zen bileraz galdetuta erantzun du "hasiera urrats okerra" izan dela PSOEko buruak PPrekin "debekatzearen" inguruan elkartzeko egin duen apustua, buruzagi biek Catalunyako galdeketari uko egin diotelarik.
Itxaso Atutxak IKUSI BIDEOA
29 Uztaila | BBB

Horrela mintzatu da  Gobernu Zentralaren eta PSOEko buru berriaren artean egin den bileraz, bat egin duten gai bakarra Catalunyako Gobernuak azaroan egin nahi duen galdeketa izan delarik, biek ilegala dela esan dutenez geroztik.

Atutxak salatu du "Espainian alderdi nagusi bien arteko alderdibitasun sendoa defendatzen jarraitzen dutenek" "debeku" baten inguruan "batzearen" aldeko apustua egin izana, Atutxaren ustetan jarrera hau "ez da bat ere konstruktiboa".

"Eta horixe bada sozialismoaren aldetik Estatuko federalismoaren aldeko apustua egiteko duten formula, horixe bada irekitzeko eta ezker aldeko progresibotasunean aurrera egiteko duten modua, oso hasiera urrats okerra dela uste dut" gaineratu du.

Beste alde batetik eta Jordi Puyol Catalunyako president ohiak 34 urtetan  ogasun sailari famili oinordekotza ezkutatu diolako albistea ezagutu ondoren, Itxaso Atutxak baieztatu du Catalunyan emango den prozesua "Pujol familiak egin duen guztia baino garrantzitsuagoa" dela. "Artur Masek egoera latzari egin beharko dio aurre, baina  Espainiar Gobernuaren jarrerarekin  ez litzateke eskandalu hau nahastu behar. Batez ere ministro ohi bat espetxean sartu berri delarik. Gauza biak ezberdintzen jakitea espero dut. Catalunyako prozesua Puyol egin ahal izan duen guztiaren gainetik dago".

Amaitzeko, Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak "urrats garrantzitsu" jo du  Ibon Etxezarreta ETAko presoak Juan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibilaren erailketagatik barkamena eskatzeko bidali duen eskutitza, eta "beste presoei bidea zabaltzeko urratsa" izatea espero duela esan du. Era berean azpimarratu du Sortu alderdiak "berrikusketa politikoa" egin beharko lukeela eta "ETAk Herri honetan  egin duena" aitortu beharko litzatekeela.

PARTEKATU