Auzitegi Konstituzionalak Catalunyako Parlament-en Burujabetza Adierazpenaren printzipioa konstituzioaren kontrakoa dela adieraziz eman duen epaiaren aurrean EAJren balorazioa

Auzitegi Konstituzionalak Catalunyako Parlament-en Burujabetza Adierazpenaren lehen printzipioa konstituzioaren kontrakoa dela ezarriz eman duen epaiaren aurrean, Koldo Mediavilla EAJ-PNVren EBBko Arlo Instituzionaleko burukide arduradunak zera adierazi nahi du:
Auzitegi Konstituzionalak Catalunyako Parlament-en Burujabetza Adierazpenaren printzipioa konstituzioaren kontrakoa dela adieraziz eman duen epaiaren aurrean EAJren balorazioa
26 Martxoa | Berria

-Epai politikoa da, ibilbide laburreko  eta irekitasun demokratiko eskaseko Estatu eredu zehatz baten alde egiten duena. Europaren oraingo esparruan, espainiar estatuaren subiranotasuna baieztatzearren besteen burujabetza ukatzea  oraingo Europaren ideiaren kontra dago, partekatutako burujabetzaren oinarrian eraikitzen ari den Europaren kontra, hain zuzen.

-Herrien bizikidetza edo etorkizuna ezin da epaiz epai eraiki. Demokrazia modernoetan, hobe da elkarrizketa erabiltzea epaimahaiak erabiltzea baino. Justiziarengana jotzeko joerak argi erakusten du gaur egun Espainian elkarrizketa politikorik ez dagoela  eta, elkarrizketa politikorik eza azaltzen duen  arrazoietako bat da Auzitegi Konstituzionalarengana errazegi eta sarriegi jotzen dela;  honen ebazpenak  lehenagotik antzeman daitezke eta  zentzu berean ematen dira beti.

-EAJ-PNVk Catalunyako herriari aitortzen dio subjektu politikoa badela, euskal herriari gauza bera aitortzen dion neurrian. Ezin du, beraz, Auzitegi Konstituzionalak eman duen epaia deitoratu besterik egin. Hala eta guztiz ere, Auzitegi Konstituzionalaren epai batek "erabakitzeko eskubidea" gaur egun Espainiar Estatua osatzen duten nazioen "helburu politikoa"  dela esateak suposatzen duen urrats baliodun eta esanguratsua baloratu behar dugu eta baloratzen dugu, hori baita ,azken finean EAJ-PNVk eskatzen duena, Espainiar estatuko nazioek legearekin bat eginiko prozesuen  bidez "erabakitzeko eskubidea" aldarrikatzea. Sarri askotan politikariek inork baino gehiago dakitela uste dute, Espainiar Konstituzioa bera baino konstituziozaleagoak direla uste dute, eta Konstituzioaz  neurriz kanpoko defentsa egiten dute, Konstituzioak berak esaten ez dituen gauzak defendatuaz . Eta, gertatzen dena gertatzen dela, Auzitegi Konstituzionalak "erabakitzeko eskubidea" aitortzen du Catalunyaren helburu politikoa den heinean, eta baita Euskadirena ere, "erabakitzeko eskubide" horren inguruan hika-mika artifiziala ematen dela ikusten ari garen  aldi honetan.

 

PARTEKATU