Euskal industriaren tarifa elektrikoa merkatzea eskatu dio EAJ-PNVk Rajoy-ren Gobernuari

Pedro Azpiazu Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak legebiltzar taldean politika industrial eta energetikorako bozeramaileak aditzera eman duenez "argindarraren araudiaren erreformak oso eragin kaltegarria ekarri du euskal industria sektorean, eta ziurgabetasun egoera sortu du enpresetako faktura energetikoaren baldintzak maila handian modifikatu direlako".
Euskal industriaren tarifa elektrikoa merkatzea eskatu dio EAJ-PNVk Rajoy-ren Gobernuari
20 Azaroa | Berria

Industria,Energia eta Turismo ministro José Manuel Soriari eginiko galderan, Azpiazuk baieztatu duenez "tradizionalki euskal industriak aparteko kostua ordaindu izan du aplikatzen zaion tarifa elektrikoaren gainean", eta gaineratu duenez "hori araudi berriaren bidez areagotu da" .

Diputatu jeltzaleak azpimarratu duenez "erreforma bat ezin da planteatu gure enpresen lehiakortasunaren kaltetan" eta ministroari proposamen batzuk planteatu dizkio "eragin kaltegarria arintzeko, lehiakortasuna galtzea saihesteko; eta ondorioz, egoera ekonomiko,industrial eta enpresarialaren narriatze handiagoa ekiditeko".

Azpiazuk "sare elektrikoei bidesariak kalkulatzeko metodologia berraztertzea eskatu du" "diskriminatzaileak" direlako eta "Euskadin goi tentsioko banaketa industriala egiteko erabiltzen den 30kVko sare bidez hornitzen diren enpresek beraiei ez dagozkien sarbide kosteak bereganatzen dituztelako".

PARTEKATU