Nafarroan EITBren seinale digitala jasotzea "isun eta oztopo bidez ez eragoztea" eskatu dio Estebanek Rajoy-ri

Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Estebanek Mariano Rajoy Gobernuko Presidenteari eskatu dio Nafarroako Parlamentuak eskatu duen EITBren digitalizazioa "isun edo oztopo bidez" ez eragoztea, Foru Erkidegoan euskal telebista publikoaren seinalea hartzerik egon dadin.
Nafarroan EITBren seinale digitala jasotzea
20 Azaroa | Berria

Estebanek ahozko galdera bidez baieztatu duenez, Nafarroako Parlamentuaren eskariak "ez du gasturik suposatzen eta aldi baterako konponbide teknikoa izan daiteke 4G kanaletarako emakida berriei oztopo egin gabe"; gaineratu duenez "Nafarroan EITB hobeto hartzea suposatuko luke".

Zentzu berean, diputatu jeltzaleak salatu duenez "zentzurik ez du Nafarroako Foru Erkidegoak Aragoiko telebista, beste Autonomi Erkidego batekoa edo Frantziako telebista ondo hartzeak eta, alderantziz, EITBren emisio digitala ezin hartzeak".

Aldi berean, Hizkuntza Gutxituen Europar Kartaren betepenaren inguruko txostena ekarri du gogora, eta "harrituta" agertu da "Nafarroako zati batean ofiziala den hizkuntzan egindako emisioak hartzerik ez dagoelako" .

PARTEKATU