EAJk Euskadi nazio dela aldarrikatuko du 2013ko Alderdi Egunean

EAJren Euzkadi Buru Batzarraren idazkari den Pilar García de Salazarrek eta EBBren burukide den Joseba Aurrekoetxeak 2013ko Alderdi Egunaren aurkezpenean adierazi dutenez,. “gaur, inoiz baino gehiago Euskadi nazio dela aldarrikatzen dugu baina, batez ere, Euskadiren eskubide guztiak defendatu nahi ditugu. Euskadi, Europako nazio. Ez okerragoa, ezta hobea ere. Ezberdina, besterik ez, berezia. Eskubide berberekin, hori bai, eta derrigor berberekin ere bai”.
26 Iraila | Berria

Aurtengo Alderdi Egunaren leloa ‘I am basque’ izango da. Horixe zen, hain zuzen ere, Agirre Lehendakariaren aurkezpen mezua.

EBBko burukide biek egoera txarrean dauden hiritarrez oroitu dira. “Pentsamolde guztietako euskal hiritar asko eta asko oso egoera txarrean daude, egoera benetan latza bizi dute. Suspertze ekonomikoa eta enplegua sortzea dira gaur, EAJ eta Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak”.

Bukatzeko azken gogoeta egin dute. “Euskadik oraindik ez ditu bere zauri guztiak sendatu. Hamarkada luzeetan, izua, mina eta heriotza bizi izan dugu. Zauri horiek guztion artean sendatu behar ditugu. Bai, ondo esan dut, guztion artean. Eragindako kaltea aitortuta, bortxakeria baztertuta, eta biktimei kalte ordaina, adeitasuna eta hurbiltasuna eskainita”.

PARTEKATU