EAJ-PNVk Rajoy derrigortu du 2013 eta 2014 urteetan funtzionario publikoen aparteko soldatak bermatzera

Jokin Bildarratz Senatuan Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak Ganberako Bilkuran galdetu du Gobernuak 2014 urtean funtzionarioen aparteko soldatari buruz duen asmoa zein den, 2012koa kendu eta 2013ko soldatak izoztu ondoren.
EAJ-PNVk Rajoy derrigortu du 2013 eta 2014 urteetan funtzionario publikoen aparteko soldatak bermatzera
25 Iraila | Berria

Mariano Rajoy Gobernu buruak baieztatu du funtzionarioek 2013 eta 2014 urtean ez dutela aparteko soldatarik galduko, hurrengo ekitaldian soldatak izoztuta mantenduko ote diren ala ez argitu ez duen arren.

Euzko Abertzaleak batzarkide taldeko bozeramaileak Gobernuko presidenteari eskatu dio ez dezala onartuko duenaren oinarrizko markorik ezarri " joko zelaia ezarrita dago, marko bat dago". Zentzu berean, Bildarratzek esan du gustatu ala ez, defizita muga batzuen barruan mantentzeko helburu bat dagoela, eta autonomi erkidego bakoitzak bere beharrizanen arabera jardun beharko duela. Adibide gisa esan duenez "Eusko Jaurlaritza,une honetan, sektore publikoa %20an murriztu du.  253 milioi euroko aurrezkia suposatzen du  9.316 milioi euroko kopuru batean, hau da, botere publiko ezberdinak  defizita kontrolatzeko ahalegin handiak egiten ari dira;beraz, utz itzazu hori kudeatzen."

PARTEKATU