Estebanek Euskadin ESIk murriztea eskatu du "legeak ezarritakoari eta eraginkortasun printzipioari jarraiki"

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Gernikako Estatutuaren betepena eskatu du, Polizia Autonomoa arautzen duen eta honek eta Estatuko Segurtasun Indarrek EAEn duten egitekoa zehazten duen 17. artikulua, hain zuzen.
Estebanek Euskadin ESIk murriztea eskatu du
25 Iraila | Berria

Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak Euzko Abertzaleak taldearen Legez besteko Proposamenaren defentsan emaniko datuen arabera, Estatuak 4.580 polizia ditu Polizia Nazionalekoak eta Guardia Zibilekoak batuta, Ertzaintzak 8.000 polizia dituen bitartean. Estebanek aditzera eman duenez "Euskadin dauden polizia indarrak aztertuta esan daiteke gehiegizkoak direla Estatuko Segurtasun Indarrak" erkidegoz kanpoko eta gaindiko funtzioak betetzeko.

Hartara, Estebanek eskatu du "Segurtasun Batzordea biltzea eta Estatuko Segurtasun Indarrak murrizteari ekitea, ordenamendu juridikoarekin eta eraginkortasun eta gastu printzipioarekin ados"; aldi berean gogoratu duenez "eraginkortasun printzipioak administrazio publikoen arteko harremanak zuzendu behar ditu".

Amaitzeko, Estebanek "Barne Ministerioak Euskadiko Segurtasun Sailburuarekin ez batzartzean erakutsi duen burugogorkeria" salatu du, eta "zentzugabekeria" jo du ministroak ordezkari politikoen arteko elkarrizketa "egoki" jo ez izana.

PARTEKATU