EAJk Araudia erreformatzea proposatu du alderdi bakarrak osatutako gehiengoak oposizioaren ekimenak blokeatzerik izan ez dezan

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak talderen ekimenez Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak gaurkoan eztabaidatuko duen Lege Proposamenaren bidez Ganberako Araudiaren erreforma eskatuko da, alderdi bakarrak osatutako gehiengo batek oposizioaren ekimenak blokeatzerik izan ez dezan. Aldi berean, segurtasunaren alorrean Gernikako Estatutuaren betepenari buruzko Legez besteko Proposamena eztabaidatuko da.
EAJk Araudia erreformatzea proposatu du alderdi bakarrak osatutako gehiengoak oposizioaren ekimenak blokeatzerik izan ez dezan
24 Iraila | Berria

Aitor Estebanek salatu duenez " legebiltzarreko eztabaidak eta erakundearen beraren balioa gutxitu da, alderdi bakarrak osatzen duen gehiengoak oposiziokoen proposamenen gainetik egiten duen blokeo sistematikoagatik" eta ekimen honen bidez bilatzen da "erabakiak hartzeko prozesuetan oreka handiagoa bermatzea" .

Bilkura berean segurtasunaren inguruan Gernikako Estatutuaren betepen mailari buruzko Legez besteko Proposamena eztabaidatuko da. Proposamen honen bidez eskatuko da Euskadin  gaur egun dauden Estatuko Segurtasun Indarrak gutxitzea 

Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen ekimenean zehazten denez " Gernikako Estatutuko 17.1. artikuluaren urraketa terrorismoa borrokatzeko beharrarekin justifikatu izan da" eta zera gaineratzen da "  ETAren bortxakeria Euskadin desagertu dela egiaztatuta, aldi berria hasi da  salbuespen egoeretatik urrun". Testuinguru honetan, EAJ-PNVk eskatzen du  Gernikako Estatutuan segurtasun alorrean  ezarritakoa betetzea.

PARTEKATU