Bilbaok " ezberdinen arteko" akordioa ona dela aldarrikatu du

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak ezberdinen arteko akordioen ontasuna eta balioa azpimarratu du, eta EAJ-PNV eta PSE alderdien arteko ituna ospatu du, akordioan ezarritako puntuak "beteko dituela" agintzearekin batera. Halaber, akordioa zabaltzeko iradokizuna zabaldu du eta zergen inguruko ezbaiak "gaindiezinak" ez direla baieztatu ondoren esan du akordioa izan daitekeela " batzuei argazkian ateratzeak eragiten dien zorabioagatik ez bada".
Bilbaok
24 Iraila | Berria

Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran, Bilbaok azaldu du sozialista eta jeltzaleen artean lortu den akordioa "garrantzi handikoa" dela " arlo politiko zein instituzionalean", eta "guztion mesedetan eta guztion etorkizunean pentsatuta" egin dela. "Objektiboki ona eta beharrezkoa da" ezarri du.

Bere ustetan, akordio hau da "gure Herriak behar duena", ezberdinen arteko akordioa, alegia, "trintxera politikak hausten dituelako eta egonkortasuna bilatzen duelako". Era berean bermatu du alderdi biek hurbiltzeko" ahalegin zintzoa" egin dutela akordio hori lortzeko. Bilbaok esan duenez Euskadi "lauko herria da" eta gutxienez bi behar  dira erakundeei egonkortasuna emango dien akordioa lortzeko.  

"Bi hauek alderdi ezberdinetakoak badira, orduan eta hobeto. Atzean geratu dira Lizarrakoak moduko garaiak. Ona da ezberdinen arteko akordioetara iristea" esan du Bilbaok. Ahaldun Nagusiaren hitzetan EAJ-PNV eta PSE alderdiek "urrats ausarta eman dute hiritarren mesederako" ,eta " instituzionalki dagozkigun edukiak" beteko dituelako hitza eman du.

PARTEKATU