Izaskun Bilbao izan da gaur Euskaltzaindiari “Europar Hiritarraren Saria” emateko ekitaldian

Andrés Urrutia Euskaltzaindiko presidenteak jaso du gaur Euskaltzaindiari eman zaion “Europar Hiritarraren Saria”, euskararen akademiak 1917 urtean sortu zenetik euskara erabiltzeko arauak ezartzeko, gizartean erabiltzea eta euskal hiztunen eskubideak sustatzeko helburuarekin egin duen ibilbidea aitortzen duena. EAJ-PNVren eurodiputatu Izaskun Bilbaok Euskaltzaindiaren hautagaitza Europar Legebiltzarrean aurkeztu eta defendatu zuen, eta gaur izan da Europar Legebiltzarrak Madrilen duen egoitzan sari hau emateko egin den ekitaldian.
Izaskun Bilbao izan da gaur Euskaltzaindiari “Europar Hiritarraren Saria” emateko ekitaldian
23 Iraila | Berria

Izaskun  Bilbaok Euskaltzaindia zoriondu du, eta gaurko ekitaldiak hunkitu egin duela aitortu du “ alde batetik,nire ama hizkuntza, jaiotzetik sentitzen ikasi nuen hura, munduaren lehen ikuspegia eman zidana  eta bestetik, europar eraikuntza eta bere oinarrizko baloreak uztartu dituelako”; gaineratu duenez, “sari honek euskara eta euskal hizkuntza estatu honetan eta Europar Batasun osoan zabaltzen laguntzea espero dut”.

Eurodiputatuak gogoratu du hautagaitza aurkeztu zuela “Euskaltzaindiak mende luzea eman duelako euskara defendatzen eta berreskuratzen, mugak gainditzen dituen hizkuntza eta kultura da gurea, mendetako errealitate kultural,sozial eta instituzionalaren lekuko bizia” eta lan horretan Euskaltzaindiako arduradun eta langileek “esparru zabaleko akordioak sustraitzea lortu dutelako, berriz haztea eta etorkizuna izatea lortu duen kulturaren eta ondarearen izenean. Horretan ere, zerikusi handia izan du,Euskaltzaindiaren barruan,  ehunka  euskal adituk, mugaren alde bietan, Nafarroatik, Euskadiko Erkidegotik eta Pirinio euskal kultura eta hizkuntza gordetzeko eta areagotzeko egin duten lan isil eta etengabeak ".

Euskaltzaindiak eta euskal hizkuntzak berak akademia izan den mendean bizi izan behar dituzten zailtasunak, Diktadura garaia eta mugaren alde bietan sufritutako arazo instituzionalak azpimarratu ondoren, Bilbao Barandicak azpimarratu du Euskaltzaindiak saria merezi duela “europar baloreekin konpromiso bikaina” mantendu izan duelako, “espero dut aitortza honek gure herritik kanpo oso ezaguna ez den  eta zorionez desagertutako bortxakeriak hain gogorki kaltetu duen hizkuntza eta kultura ezagutzeko jakin-mina  pizten laguntzea " esan du.

Amaitzeko esan du sariak “hizkuntza eta kultura gutxituen gaineko eztabaida despolitizatzen laguntzea” nahi duela,  “hizkuntza eta kultura horiek existitzen diren nortasunen adierazpen direlako”. “Garatzeko eta bizirauteko eskubidea eta derrigorra dute ondare unibertsal direlako. Hiztunek hizkuntzak mantentzeko, gozatzeko eta transmititzeko duten eskubidearen adierazpen dira”. Amaitzeko esan duenez “ Europako balioez ari gara: oinarrizko eskubideez, aniztasunaz, gutxiengoak errespetatzeaz, bizikidetza, kulturaren balio unibertsalaz eta jakina, bakeaz”

Bilbaorekin batera, ekitaldian izan dira Joseba Agirretxe diputatua eta Jokin Bildarratz, Iñaki Anasagastieta, Rut Martínez senatariak eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordea.

PARTEKATU