EBBko presidenteak Anton Aurreren ibilbidea goretsi du

Euzkadiko Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek bere adiskidetasun eta estimua adierazi nahi izan die gaur Anton Aurre Elorrietaren senide guztiei, 1983 eta 1995 urte bitartean Batzar Nagusietako presidente eta 1995 eta 1999 urte bitartean Sabino Arana Fundazioko presidente izan zena gaur Algortako bizitokian 85 urterekin zendu dela jakitean. Anton Aurre gaur arte izan da Sabino Arana Fundazioko ohorezko presidente.
EBBko presidenteak Anton Aurreren ibilbidea goretsi du
23 Iraila | Berria

“Anton Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikide bikaina izan da, euskaldun eta abertzale benetan eredugarria, bizitza osoan euskara eta euskal nortasuna sustatzeko lana egin zuen. Txistularia, euskaltzalea, Algortako Ikastolako presidente eta Batzar Nagusietako ahaldun izan zen demokrazia berrezarri zenez geroztik; gainera, hiru legegintzalditan Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente izan zen eta pertsonarik esanguratsuenetakoa izan zen Sabino Arana Fundazioa eta Abertzaletasunaren Agiritegi Historikoa sortzeko eta garatzeko prozesuan. Fundazioak ohorezko presidente izendatu zuen, bere sasoian Jesus Maria Leizaola Lehendakariari eman zitzaion kargua. Merkataritza-itsasketako kapitain izanik, Francoren heriotzaz geroztik erakunde demokratikoak berrezartzeko ekimena abian jarri zuen belaunaldikoen sakrifizioa ekartzen digu gogora” baieztatu du Andoni Ortuzarrek, Anton Aurrek Sabino Arana fundazioko ardurak 1999an izan zuen istripu kardio-baskularraren ondorioz utzi behar izan zituela gogoratu duen bitartean.

“Anton Ajangizkoa zen jaiotzez -azaldu du Ortuzarrek-, eta Gernikako bonbardaketaren lekuko izan zen. Foru hiribilduari leporatu zitzaizkion “gezurrek” bere nerabezaroa eta gaztaroa markatu zuten. Euzko Alderdi Jeltzalearen isilpeko alderdikide izan zen eta bere borroka eta ekimena euskararen defentsan eta euskal folklorea hedatzeko ekimena gauzatu zuen. Ez dut sekula ahaztuko, urteroko Sabino Arana Sariak emateko ekitaldi batean, Antonek txistua jo zuela Urkullu Lehendakariarekin eta Fundazioko beste kide batzuekin. Beste batean ere, elkarrekin joan ginen Santoñara Frankistek Duesoko espetxean fusilatu zituzten presoak omentzera. Antonek orduko hartan esandakoak gogoratzen ditut, iragana gogoratu zuen, baina Etorkizuna hobea bermatzeko besterik ez. Zuhaitza landatu zuen bertan, bere lan eta konpromisoaren fruitu diren beste hainbat gauzarekin batera, bere oroimena bizirik mantentzen lagunduko diguna”. Algortan hil da gaur, Sabino Arana Fundazioko ohorezko presidente eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente ohia.

PARTEKATU