Ortuzarrek Bárcenas kasuak "lehen orrialdeetan" jarraituko duela gogorarazi dio Rajoyri

EAJ-PNVren EBBren lehendakariak, Andoni Ortuzarrek, Mariano Rajoyren Gobernuari gogorarazi dio “Bárcenas kasua” estaltzeko behin eta berriz Gibraltar “trikimailu” moduan erabili arren, “lehen orrialdeetan” jarraituko duela eta esan du Estatu espainiarraren sinesgarritasuna "izugarri ari dela behera egiten munduko irudiaren kotizazioan".
Ortuzarrek Bárcenas kasuak
20 Abuztua | Berria

Ortuzarrek adierazi du "ohikoa izan dela beti, edo benetan harritzeko moduko   kasualitatea  dela, kasuan kasuko gobernu espainiarrek barruko arazoak izaten dituztenean kanpoan arazoak bilatzearena edo arazoak handiestearena barruko zailtasun hori estaldu guran".

"Ez dakit kasu honetan hori ari den gertatzen ala ez. Esaten ari direnaren arabera babestu nahi dituzten eta gatazkaren sorkuntza eragin duten Andaluziako arrantzaleengatik sentituko nuke, trukerako txanpon izan daitezkeelako  behin eta berriz Gibraltar azaldu arren aurrera antzean ere egunkarietako lehen orrialdeetan eta telebistako albistegien sarreran agertuko den eta, zoritxarrez, gure adierazpenen zati handiaren ardatza izaten jarraituko duen bestelako gatazka bat lausotzeko erabiliz", azaldu du.

PARTEKATU