Etorkintza Fundazioko kideak Gogorregiren txosnako barran lanean ari dira

Fundazioko kideak eta boluntarioak barrako txandak egiten ari dira Gogorregi konpartsak Aste Nagusi honetan Bilboko Pio Baroja plazan jarri duen txosnan.
Etorkintza Fundazioko kideak Gogorregiren txosnako barran lanean ari dira
20 Abuztua | Berria

Eguna amaitzen denean, Gogorregik bildutako dirua Etorkintzaren arduradunei emango die. Bildutako diru horrek lagundu egingo du elkarte horrek babesik gabe dauden kolektiboei laguntzak ematen jarrai dezan. Horrela, Fundazioak lanean jarraituko du pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, osasun mentalaren eta adikzioen arloan eta gizartean ahultasun-egoeran dauden pertsonen esparruan, prebentzioaren, laguntzaren eta gizarteratzearen bitartez.

Halaber, Gogorregi Konpartsak bat egiten du Elkartetik helarazten den mezuarekin, eta jakinarazten du Aste Nagusiko gauetan kontsumo arduratsuari buruzko bideoa emango duela. 

PARTEKATU