"Espainiar Gobernuaren gelditasunaren aurrean, guk Euskal Y trenbiderako konponbidea proposatzen dugu"

Isabel Sánchez Robles, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Legebiltzar Talde barruan Sustapen gaietarako bozeramaileak Espainiar Gobernuak Euskal Y trenbidearekiko mantentzen duen gelditasuna eta "Sustapen Ministerioari espainiar abiadura handiko sarearekiko falta zaion hierarkizazio,objektibatze eta planifikazioa" salatu du.
27 Ekaina | Berria

Zentzu honetan, diputatu jeltzaleak baieztatu duenez "aurrekoekin alderatuta, Espainiar gobernu honi ez diogu ezberdintasunik antzematen termino objektibotan, orden batekin eta planifikazio sistematiko eta gardenarekin lan egiteari dagokionez". Egoera horren aurrean, Eusko Abertzaleak taldeak "desblokeatzeko konponbidea" proposatzea erabaki du "exekuzio erritmoen desoreka eta desfasea saihesteko eta objetiboki ezarri den lehentasun irizpide bakarrarekin, EBk ezarritakoa,alegia" .

Sanchez Roblesek azaldu duenez Euzko Abertzalearen proposamena izan zen Eusko Jaurlaritzari kudeatzeko eman zaion ardura zabaltzea, formula eraginkorra delako eta Euskadin Abiadura Handiaren aurrerapena ahalbidetzeko funtzionatzen duela ikusi delako".

PARTEKATU