“Izan zaitez koherente administrazioaren arrazionalizazioaz egiten duzun diskurtsoarekin, eta utz iezaiozu Trebiñori bere galdeketa egiten"

Aitor Esteban, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak Mariano Rajoy Espainiar gobernuko presidenteari eskatu dio "Trebiñuko hiritarrei Araban sartu nahi ote duten esateko galdeketa egiten uztea".
“Izan zaitez koherente administrazioaren arrazionalizazioaz egiten duzun diskurtsoarekin, eta utz iezaiozu Trebiñori  bere galdeketa egiten
27 Ekaina | Berria

Aitor Estebanek gogoratu duenez, azken ehun urteotan Trebiño eta Argantzun udalek osatzen duten Trebiño barrendegiak sei aldiz erakutsi du Araban sartzeko duen borondatea; azken aldian martxoan izan zen, udal biek, kontrako botorik gabe, Euskal Autonomia Erkidegora sartzeko prozesua abian jarri zutenean.

Estebanek era berean gogoratu nahi izan du "Espainiar Gobernuak administrazioa arrazionalizatzeko eta kosteak murrizteko gogoa erakutsi duela". Zentzu horretan aipatu du Toki Administrazioa arrazionalizatze eta jasangarritasunerako Lege aurreproiektua.Estebanek amaitu duenez "Trebiñok aukera bikaina du orain norabide horretan lan egiteko".

PARTEKATU