Ortuzar: “Euskadi eta Estatua bi zati izango dira Kontzertuak uztartu ezik”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBren Presidenteak baieztatu duenez Euskadik eta Espainiar Estatuko gainerakoak "bi zati egingo dituzte" Kontzertu Ekonomikoak uztartu ezik. Ortuzarrek espero du PPren gobernuak halakorik ez planteatzea. Era berean baieztatu du Euskal Autonomi Erkidegoak Espainian "ordezten duena baino gehiago" ordaintzen duela.
Ortuzar: “Euskadi eta Estatua bi zati izango dira Kontzertuak uztartu ezik”
25 Ekaina | Berria

Onda Cerori eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek esan du ezin dela zalantzan jarri Euskadik Estatuaren gainerakoarekin duen solidariotasuna. "Kupoa bera da solidariotasun mekanismoa. Euskadik Espainiar estatuan ordezten duena baino gehiago ordaintzen du, hainbat kontzepturen  ehuneko6,24 aordaintzen du eta gaur egun ez da Espainiar estatuaren ehuneko 4,5era iristen" gaineratu du.

Era berean azaldu du BPGri dagokionez, Kupoa solidariotasun mekanismoa dela "ez bakarrik Kontzertua, hori ukiezina baita". Zentzu horretan esan du Kontzertua eta Kupoa "pribilejiotzat" jotzen dutenek "erabateko ezjakintasuna" ez ezik" egiazko zenbakien ezjakintasuna" erakusten dutela.

PARTEKATU