Erkorekaren esanetan "tax lease" delakoaren exijentziak euskal ontzigintza industria behin betiko hiltzea ekarriko luke

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak baieztatu duenez Bruselak "tax lease" delakoa itzultzea exijituko balu, hau da, ontzigintzek lehenago erabili ohi zuten eta duela urte bi bertan behera utzi zen mailegu sisteman jasotako itzultzea eskatuko balu "euskal ontzigintza industria behin betiko hiltzea" suposatuko luke.
Erkorekaren esanetan
25 Ekaina | Berria

Gobernu Batzordearen ostean eskaini den prentsa aurrekoan,Erkorekak aipatu du Bruselak antzinako "tax lease" delakoa eskatzeko aukera egon litekeela Holandak lehenago eta geroago Norvegiak,Alemaniak,Erresuma Batuak eta Frantziak aurkeztu zuten salaketari men egingo balitzaio.

Urkulluren gobernuko bozeramaileak aditzera eman du erabakiaren gaineko "albiste ofizialik" ez duela "elkarrizketa informalak" egon badaudela dakiten arren. "Ez dago egiaztapen ofizialik medioetan agertu den terminoetan" azpimarratu du

PARTEKATU