EAJ-PNV Parisen izan da EAD-PDE alderdiak Europaren birsorkuntzari buruz antolatu duen Foroan

Iñaki Goikoetxeta EBBren burukide eta Nazioarteko Gaietarako arduraduna ekainaren 22an Parisen izan zen Europar Alderdi Demokratak Europaren birsorkuntzari buruz antolatu zuen Foroan. Goikoetxetak Euskadi eta Espainiar Estatuaren egoera aztertu zuen globalizazioaren eta europar krisiaren markoan.
EAJ-PNV Parisen izan da EAD-PDE alderdiak Europaren birsorkuntzari buruz antolatu duen Foroan
25 Ekaina | Berria

Bileran mila bat parte hartzaile izan ziren eta frantsesez egin zen. Bertan izan ziren François Bayrou eta Francesco Rutelli EAD-PDE alderdiko presidenteak eta parte hartzaileen artean izan ziren MIchel Barnier Barne Merkatu eta Zerbitzuetarako komisarioa eta Guy Verhofstadt Belgikako lehen ministro ohi eta ALDE legebiltzar taldeko Presidentea.

Jardunaldian azpimarratu zen Europak bata bestearen atzetik etorri diren krisiak pairatu dituela: ekonomikoa,soziala, politikoa eta instituzionala. Erronka horien aurrean, europar ideala partekatzen dugunontzat, ezinbestekoa da estrategia erabakigarria ezartzea, mundu globalean non inperio berriak sortzen diren ekonomia jasangarria  eta lehiakorra berreraikitzeko. Marko honetan, EAD-PDE alderdiak europar egitasmoa birsortu nahi du eta osatzen duten Herriei konponbide berriak,ausartak eta sinesgarriak proposatzea.  

Testuinguru honetan, EAD-PDE alderdiak bere egitasmoa osatzen duten bost kapituluak aurreratu zituen: Europar nortasuna, Europa demokratikoa, europar eredu soziala, berrikuntzan eta ekonomia berdean oinarritutako garapena eta Europa munduko testuinguruan.

PARTEKATU