Atutxa: “Une honetan bizi dogun testuinguru ekonomikoak herri-itunak eskatzen deuskuz”

Gaur Usansoloko Batzokiaren mendeurrena ospatzeko ekitaldian, EAJren Bizkaia Buru Batzarraren presidenta den Itxaso Atutxak adierazi duenez, “garrantzitsua da gure egitasmoagaz dogun ilusinoa mantentzea. Gure Herriagaz dogun ilusinoa. Garrantzitsua da, denbora benetan latzak bizi doguzalako. Ardura handiko denborak, gure onena eskatzen dabenak. Une honetan bizi dogun testuinguru ekonomikoak herri-itunak eskatzen deuskuz. Eta horretarako, Euzko Alderdi Jeltzaleak bere eskua luzatu egin deutse beste alderdi politiko guztiei. Esku hori, geroan be mantenduko dogu luzatuta”.
22 Ekaina | Berria

Atutxak gaineratu duenez, “une honetan, lanean ari gara zergei, politika publikoei, enpleguari eta Administrazioaren berdimentsionamenduari buruzko akordioak lortzeko. Eta hori dana, seriotasunez, zorroztasunez eta idatziz egiten ari gara. Konbentzituta gagoz horixe dala biderik onena Euskadiren eta euskal hiritarren etorkizunerako”.

“EAJren ereduaren aldeko apustua egin behar dogu, hori bait da krisitik lehenago eta hobeto urtetako modurik egokiena.Gure ereduak apustu egiten du hazkundearen alde, ongizatearen alde, enplegua sortzearen alde, gure kultura eta euskararen defentsaren alde. EAJren eredua da Euskadiren modernizazio eta garapena. Aberria, egunez egun eraikitzeko eredua da” azpimarratu du buruzagi jeltzaleak.

Bukatzeko azpimarratu du baita, “lan hau,  behetik gora" egin behar dela. "Gure udaletatik, gure Foru Aldundietatik eta gure Eusko Jaurlaritzatik. Eta, lan horretan egongo da gure Alderdia eta bere Lehendakaria. Hemen gaude gu, bihotzez maite dogun Herria lideratzen”.

PARTEKATU