Europak Garoñan antzeman diren gabeziez ohartaraztea eskatu du Bilbaok

Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurodiputatuak Europar Batzordeari Garoñako Zentral Nuklearrari buruz zuzendutako galderan gogoratu duenez ez dira oraindik amaitu Zentralean Fukushimako istripuaren ondoren antzeman ziren segurtasun arazoak konpontzeko lanak,zentralari urte beteko luzapena eman zaiolarik.
Europak Garoñan antzeman diren gabeziez ohartaraztea eskatu du Bilbaok
28 Maiatza | Berria

"Gabeziak egiturazkoak direla kontuan hartuta, ez du ematen erraza izango denik zentrala baldintza berriak betetzea" esan du Bilbaok, eta europar agintariek indar elektrikoa produzitzeko lantegi honen jabeei eman zaien urte beteko luzapenaz duten iritzia jakin nahi duela esan du.

EAJ-PNVk  europar agintariei galdetu die zentral honen egoeraz duten ezagutza mailaz, eta Fukushimako istripua gertatu ondoren europar agintariek  eskatu zuten erresistentzia testaren ondoren eginiko lan eta hobekuntzari egin zaion jarraipen lanaz duten iritzia eskatu die.

Eurodiputatu jeltzaleak esan du lan hartan erakutsi egin zela "zentralak ez duela erregulagailuaren intentsitate mugatik gorako lurrikarak jasaten, hurbileko presak apurtu ezkero uholde arrisku handia aurkezten du eta gabezia handiak ditu,  gastatutako erregaia gordetzeko eta babesteko prozesuan, hozte sistemak galtzen direnean.

PARTEKATU