"Oposizioaren blokeoaren aurrean" akordioak lortzeari "ekin egingo diola" esan du Urkulluk

Iñigo Urkullu Lehendakariak baieztatu du akordioak bilatzeko lanean "ekin egingo diola" "oposiziokoek blokeoa ezarri arren". " Blokeoaren aurrean, guk aurrera jarraituko dugu" iragarri du Bilbon Forum Europan egin den gosarian.
29 Apirila | Berria

Urkulluk esan du "zintzotasun eta argitasun osoz" onartu duela " aurrekontuen gaineko akordioa lortu ez duela", baina berriz esan nahi izan du Gobernuak "akordioak lortzeari ekingo diola, oposizioak blokeoa ezarri arren". Bere ustetan "oraindik ezin da krisitik irteteko bidea argi ikusi, eta arazoa gero eta larriagoa da, errealitatea errealismoz onartzen ez dugulako".

Zehaztu duenez, Exekutibo autonomoak Kontuak onartzeko babesa bilatu izan du "ahalegin eta dedikazio osoarekin, zintzotasun eta argitasun osoarekin". Baina, bere ustetan indar politikoek ez dira " errealismoa bereganatzeko " gai izan. "Ez dugu akordioa eta egonkortasuna lortu, akordio bat biren kontua delako. Ez gara oposizioaren blokeoa apurtzeko gai izan" azaldu du.

Beste alde batetik " Bermeoko izpiritu "izenez deitu duena gogoratu du, asmo horrekin " beharrean daudenei erantzun nahi zaielako", eta azaldu du Bruselan ere azaldu duela " Euskadiren etorkizuna Europan eta euroan dagoela, eskubide sozialen ama den Europan".

PARTEKATU