Urkullu: “Euskadi-k etorkizunera begira dauden enpresak behar ditu”

Balmasedan Enkarterriko EAJko alkatek eta zinegotziekin egindako topagune batean Iñigo Urkullu EBBko presidentea eta lehendakarigaiak honako hau esan du “Euskadi-k etorkizunera begira dauden enpresak behar ditu. Gure gaurko konpromisoa da sorkuntzaren industriarekin, ezagutzarekin, diseinuarekin, teknologia garbiekin, energiarekin, hiri konponbideekin. Hitza ematen dut akordioak lortuko ditugula, erakunde guztion arteko politikak hitzartuko ditugula”.
22 Iraila | Berria

Ekitaldiaren hasieran Urkulluk azpimarratu duenez “Enkarterrietako eskualde hau Ezkerraldearekin batera da, agian, lehenengo desindustrializazio huraren eraginik gogorrenak sufritu zituena. Geroan ere, berdin sufritu dituzue  bizi izan ditugun krisialdien ondorioak. Hala eta guztiz ere, gaurko Enkarterri honek ez du inolako zerikusirik duela 30 urteko eskualde hurarekin. Ez dago ezertan Euskadiko beste eskualdeak baino beherago. Ez zerbitzu publikoetan, ezta azpiegituretan ere. Niretzat, hori da gure gizarte honen lorpenik handienetakoa eta Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean izan diren eta zareten ordezkarien konpromisuaren islada”.

Azkenik, Iñigo Urkulluk ohartarazi duenez ez da erreza izango “Hitza ematen dut, Euskadi-n  Gobernu ona egingo dugula. Eta horrekin batera, hitza ematen dut sentsibilitatez lan egingo dudala, pertsonen beharrizanak kontutan hartuz, krisi garaiotan oinarrizko zerbitzuak defendatuz. Hona hemen gure konpromisoa”.

PARTEKATU