Rajoyri Euskadin bakea finkatzen lagunduko dion bat-etortzearen alde lanean ari da jada EAJ

Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidenteak “harbera” aurkitu du Mariano Rajoy, Moncloan Euskadin “normalizazioa” lortzeko aurkeztu dizkion planteamenduen aurrean, besteak beste espetxe politikaren malgutzea. Era berean, bere alderdiaren babesa eskaini dio ETAren behin betiko amaiera eta disoluzioan, harik eta gehiengorik zabalena egiteko xedearekin.
Iñigo Urkullu EAJ-PNV
31 Urtarrila | Berria

Urkulluk Lopez Lehendakariak iragan den astean Rajoirekin izan zuen topaketa amaitutakoan erabili zuen adierazpen bera erabili izan du Gobernuaren presidentearen jarrera laburbiltzeko. Urkullu ia ordu bitan izan da Exekutiboko nagusiarekin hizketan, eta baieztatu du ohartzen dela prozesu honetan “PP abiatzen den egoeraz”, baina “itxaropena” du Mariano Rajoyk “bere denborak kudeatzen jakingo duela” .

Buruzagi biek jorratu duten atal ekonomikoari dagokionez, Urkulluk azaldu egin du Moncloatik irteten dela “sakrifizioak” egiteko unea dela jabetuta, eta  Gobernuak aplikatu nahi dituen neurrien bide orriaren zirriborro batekin. EAJren babesa eskaini dio, argi utzirik bera ez dela legebiltzarreko kidea eta beti ere erreforma hauek jarduera ekonomikoa produzitzen badute, “atzeraldi ekonomikorako arriskurik eragiten ez badute” eta hiritarrak zigortzen ez badituzte.

PARTEKATU