Izena baino, bakearekiko konpromisoa da garrantzizkoena

EAJ-PNVk Amaiur Ezker Abertzalearen marka berriaren inguruan esan duenez garrantzitsuenak ez dira izenak edo siglak, baizik eta hauek ordezkatzen dutena eta alderdi edo talde bat osatzen duten pertsonek defendatzen dituzten ideiak eta egitasmoak.

Izena baino, bakearekiko konpromisoa da garrantzizkoena 30Iraila 30 |
Berria

PARTEKATU

Zentzu honetan, EAJ-PNVrentzat Amaiur  alderdi, talde eta siglen arteko beste bat baino ez da , Ezker Abertzalea izena daramanak  aspaldiko partez ohitu gaituen talde eta siglak hain zuzen.

EAJ-PNVren aburuz  jantziak ez du apaiza egiten. Amaiurrek funtsean ordezkatzen du Ezker Abertzalea. Eta Amaiur zein Ezker Abertzalearen aldetik, gizarte honek bakearen eta elkarbizitzaren normalizazioaren aldeko konpromiso atzera ezina baino ez du espero.

EAJ-PNVren ustetan, hurrengo garaiotan gauza asko gertatu beharko dira  Euskadin bakearen alorrean, eta espero dezagun denok behar besteko mailan egotea, baina bereziki Ezker Abertzalea. Eta, konpromiso honetan, gutxienekoa da izena.

Interesatu Zaitez