EAJk Arabarako aurreikusita dagoen osasun berrordenamendua arbuiatu du eta Santiago erietxe orokor gisa mantentzearen aldeko agertu da

Nerea Antia EAJren eusko legebiltzarkideak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatetzarako EAJren hautagaiak errefusatu egin dute PSE eta PPk Araba herrialderako aurreikusi duten osasun berrordenamendua, eta Santiago erietxe orokor gisa mantentzearen aldeko apustua adierazi dute
21 Otsaila | Berria

Urtaranek gogora ekarri duenez, Arabar hiriburu erdian kokatuta dagoen Santiago Erietxetik igarotzen dira egunero 8000 pertsona inguru. Azaldu egin du bertan 900 langile daudela eta Osakidetza sarean “baloraziorik onena” jasotzen duen zentroetako bat dela.

Alkategaiak gogoratu du azken 15 urteotan 60 milioi euro inbertitu direla Santiago Erietxea hobetzeko. “Zentzugabekeria da Santiago erietxea botatzea”, azpimarratu du.

PARTEKATU