Unai Hualde berraukeratu dute EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidente

Nafarroako EAJ-PNVren Herrialde Batzarrak EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko Presidentearen bigarren agintaldirako berraukeratu du Unai Hualde Iglesias, Nafarroako Foru Parlamentuko egungo Presidentea
28 Azaroa 2020 | NBB

Nafarroako EAJ-PNVren Herrialde Batzarrak gaur, azaroak 28, aho batez, Unai Hualde Iglesias aukeratu du NBBko presidente, eta kargua bateratuko du, orain arte bezala, Nafarroako Foru Parlamentuko Presidentetzarekin. Hala, iragan urriaren 12an hasi zen eta Napar Buru Batzarreko hamar Burukideren eta Presidentearen aukeraketarekin amaitu den barne prozesua burutu da. Prozesu berean aukeratu dira Herrialde Epaimahaiko hiru kide titular (eta bi ordezko) eta EAJ-PNVren Aberri Batzarrerako Nafarroako hamabost ordezkari titular eta bost ordezko.

Hualderekin batera Napar Buru Batzarra osatuko duten hamar burukideak ondorengoak dira : Kristian Cervilla, Idoia de Carlos, Miren Erro, Iñigo Huarte, Pilar Igartua, Joseba Moreno, Javier Ollo, Blanca Regulez, Andoni Serrano eta María Solana.

Unai Hualdek kargua bereganatu du argi izanik “orain gure lehentasuna dela Covid-19aren ondorioz bizitzea tokatu zaigun garai latzari politikatik erantzutea. EAJ-PNVtik hala egiten ari gara parte hartzen dugun erakundeetatik, proposamenekin, akordioekin, dagokigun lana eginez eta gure bizitzarako funtsezko jo ditzakegun zerbitzu publikoak indartzen jarraituz”.

EAJ-PNVren Nafarroako Presidente aukeratu berria harro eta pozarren agertu da alderdikideek aukeratu dituzten Burukideekin, zeinekin une honetan zabaltzen den etapa berri honetan bidelagun izango dituenekin: “gaitasun egiaztatua eta konpromisoa erakutsi duten hamar pertsona, gure Erkidegoko eskualde ezberdinetatik dagozenak, herrialde honetan inoiz izan dugun Napar Buru Batzarrik gazteena, euskaldunena eta berdintzaileena osatuko dutenak”.

Presidente bi aldiz

Unai Hualdek 44 urte ditu eta Altsasun jaio zen. Jaioterrian hamar urte eman zituen udaleko zinegotzi gisa, eta alkate izan zen 2007-2011 legealdian NaBai koalizioaren ordezkari gisa. Hualdek ondo baino hobeto ezagutzen du toki esparrua, askotariko erantzukizunak bete baititu udal kudeaketaren arlo ezberdinetan eta udal koalizio gobernuetan. 2015an, aldaketaren gobernuaren legealdiko eragile garrantzitsuenetako bat izan zen Nafarroako Parlamentuko lehen Presidenteorde gisa eta hainbat batzordetan Geroa Bai koalizioaren bozeramaile gisa. Gaur egungo legealdian Nafarroako Parlamentuko Presidentea da, eta karguak ezartzen dizkion lanak betetzen ditu Nafarroako Ganbera Nafarroako hiritargoaren ordezkaritza nagusia dela sinetsita eta, beraz, argi izanik hiritargo horren arazo eta kezketatik hurbil egon behar dela, elkarteekin etengabeko elkarlana bideratuz”.

Udal mailan egin duen lanean (edo, esparru horretan lan egitetik datorrelako), zein Parlamentuko jardunean, Hualdek argi izan du eta du “Nafarroako hiritargoak herrialdearekin harreman zuzena izango duten kargudunak nahi dituela, toki mailako ikuskerarekin, beren udalerriak, bailarak, eta herrialde osoa ezagutuko dutenak, gaurko eta biharko erronkei aurre egiteko behar diren gakoak argi izango dituzten pertsonak , asko baitira”.

Halaber, garai zail hauetan politika gizalegearen bidetik eramateak duen garrantziaren alde egiten du, beti bezala,pertsona ekintza politikoaren erdigunean jarriz. "Pandemiak eskatzen du kargu publikoak eta ordezkari politikoak egoerak eskatzen duen mailan izatea, lanerako gaitasunarekin eta etorkizunerako ikuspegiarekin; garai gogorrak datozkigu osasun arloan eta arlo ekonomikoan, Nafarroaren alde eta Nafarroarentzat lan egiteko gogoa duen jendea behar dugu, eta Napar Buru Batzar hau horretarako prest dago", esan du Hualdek.

Bere ibilbide politikoarekin bat etorriz, Hualdek argi dauka bai Parlamentuaren egunerokotasunean, bai handik kanpo, "Autogobernuaren, Ongizate Estatuaren, gizarte politiken, iraunkortasunaren eta Nafarroako lurralde kohesioaren zutabeak, indartu behar direla, eta hori bat dator, erabat, buru dudan EAJ-PNV alderdiak Nafarroan mende bat baino gehiago defendatzen daramanarekin”.

2020-2024 epealdira begira

Unai Hualde Iglesiasek berretsi egin du kargua, "EAJ-PNV indartzeko borondate irmoarekin, Geroa Bai indartzeko bermerik onena baita, duela bost urte Nafarroan aldaketa sozial eta politiko bat gauzatu zuen eragile politiko nagusia den aldetik, bizikidetza aurrerakoi eta anitza oinarri hartuta. 2020an igarotzen ari garen bidea,hain zuzen".

Hualderen esanetan, "EAJ-PNVk apustu ukaezina egin du Nafarroan, lehenik Nafarroa Bai koalizioaren alde, eta, ondoren, Geroa Bai koalizioaren alde, azken urteotan erkidego honetan gertatu den aldaketa politiko eta sozialerako ezinbesteko proiektu politikoa eratu baitute. 2020-2024 bitartean koalizio anitz, euskaltzale, abertzale eta aurrerakoi honen ezaugarriak aldarrikatzen jarraituko dugu".

Hualdek azpimarratu duenez, EAJ 120 urteko historia duen alderdi nafarra da, eta "herrialde honekin konprometituta dago bere sorreratik, bere jende eta beharrekin; esperientziarekin eta lan egiteko gaitasunarekin, eta hori argi eta garbi ikusi da azken urteotan".

"Nafarroan 2015ean hasitako bidetik jarraituko dugu, ezberdinen artean abian jarri zen akordioen politika sendotzeko lanean jarraituko dugu, bizikidetzaren eta bazterkeriarik ezaren alde eginez, erakundeetan zein haietatik kanpo, betiere zerbitzu publikoak, euskara eta gure autogobernua zainduz ikuspegi sozial eta oinarri europazale sakonekin", adierazi du NBBko presidenteak.

Era berean, 2020-2024 epealdi berrira begira NBBk burukide berrien eta gainerako alderdikide eta jarraitzaileen arteko elkarlanean sakonduko du, baita lehentasunezko gaietan prestakuntza eta espezializazioan ere: berdintasuna, antolaketa eta alderdikidetza, komunikazioa, hausnarketa politiko eta kulturalerako espazioak, udal-ekintza, gazteria, etab.

Suspertze sozial eta ekonomikoa, lehentasun nagusiak Covid-19ari aurre egiteko

Hualdek, Parlamentuko presidente gisa, oso positiboki baloratzen du Ganberako taldeek Nafarroa suspertzeko proposamenak diseinatu eta egitearen inguruan egin duten lan sakona. Presidentearen ustez, "Aukera bat izan da hausnartzeko nola egingo diogun aurre datozen urteetan berreraikuntza sozial eta ekonomikoari, egoera honetatik ahalik eta ondoen ateratzeko eztabaida eraginkor baten bidez, neurri zehatzekin eta azken urteotan arlo sozial eta ekonomikoan finkatutako oinarriak aprobetxatuz”.

Aldi berean, Hualdek bertatik bertara jaso ahal izan ditu Nafarroako elkarte-sareko ordezkari askoren eta jatorri askotako gizarte-eragileen eskaerak, hausnarketak eta ekarpen baliotsuak, eta horrek ikuspegi oso bat ematen dio, erabat beharrezkoa dena Nafarroako herritarrei laguntzeko, inor atzean utziko ez duen susperraldiari ekiteko.

Ildo beretik, NBBko presidente berriak Nafarroako herritarrak helburu izango dituzten politiken alde egin du: "Ezin ditugu ahaztu bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden pertsona guztiak, ERTEetako langileak, oinarrizko baliabiderik ez duten pertsonak edo pandemiaren erruz beren enpresak itxi beharrean aurkitzen diren enpresari txiki eta ertainak". Hualderen arabera, "Autogobernuak eta gure zerga- eta finantza-erregimenak politika horiek garatzeko bere osotasunean baliatu behar ditugun tresnak eskaintzen dizkigute; EAJ-PNVk hamarkada asko daramatza hori defendatzen, eta gaur egun Estatuan trending topic da, autogobernua pribilegiotzat jotzen dutenak gero eta gutxiago baitira".

Unai Hualde Iglesias presidentearen profila:

Unai Hualde (1976-07-27) Altsasuko alkate izan zen Nafarroa Bairen ordezkari gisa 2007-2011 legealdian. Gaur egun, Nafarroako Parlamentuko Presidentea da. 1999an bihurtu zen EAJ-PNVko alderdikide, NBBko Burukide da 2004tik eta Presidente eta, ondorioz, EBBko burukide 2015etik. Zuzenbidean lizentziatua da eta aholukari juridiko gisa jardun izan du Zuzenbide Publikoaren alorrean.

EAJ-PNVren NBBko Burukideak

Napar Buru Batzarraren baitan egin den prozesuan, Herrialde Batzarrak ondorengo Burukideak aukeratu ditu Unai Hualde Presidentearekin hurrengo lau urteotan Napar Buru Batzarra osatuko dutenak:

Kristian Cervilla Torres. Iruñeko U.E.ko alderdikidea (2017). 30 urte.
Titulua: Erizaintza eta Antropologia.
Barne karguak: EGIren Aberri Kontseiluko kide eta Nafarroako EGIko Idazkari.
Lanbidea: Erizaina.

Idoia de Carlos Espartero. Uharteko U.E.ko alderdikidea (2017). 31 urte.
Titulua: Kazetaritza eta Historian Lizentziatua.
Barne karguak: Herrialde Batzarreko Mahaiburu ordea.
Herri karguak: Uharteko zinegotzi ohia.
Lanbidea: Geroa Baiko Parlamentuko laguntzailea.

Miren Erro Zapata. Iruñeko U.E.ko alderdikidea (2005). 46 urte.
Titulua: Marketing, Harreman Publikoak eta Publizitatea.
Barne Karguak:Iruñeko UBBko burukide ohia. Napar Buru Batzarreko Burukidea. Iruñeko Uri Batzarreko Idazkari.
Lanbidea: Kontulari

Iñigo Uharte Pérez de Azpeitia. Burlatako U.E.ko alderdikidea. 46 urte. Euskalduna.
Titulua: Zuzenbidean lizentziatua. Integrazio Politikoa eta Batasun Ekonomikoa Europar Batasunean Unibertsitateko Masterra.
Herri Karguak: Burlatako Udaleko zinegotzi.
Lanbidea: Justizia Ministerioko Funtzionario.

Pilar Igartua Etxeberria. Tuterako U.E.ko alderdikidea (2015).54 urte. Euskalduna.
Titulua: Ingeniari Teknikoa.
Lanbidea: Agentzien Sareko Zuzendari (Mutuavenir).

Joseba Moreno Bidegain. Baztango U.E.ko alderdikidea (2015). 40 urte. Euskalduna.
Titulua:LH Mekanika
Barne karguak: Baztango UBBko Presidente.
Herri Kargudunak: Baztango Udalean Geroa Baiko zinegotzi.
Jarduera profesionala : Industriako mekanikaria

Javier Ollo Martínez. Altsasuko U.E.ko alderdikidea (2011). 29 urte. Euskalduna.
Titulua : Zuzenbidean Lizentziatua.
Abokatutzan jarduteko masterduna.
Barne karguak: Altsasuko U.E.ko Idazkari ohia. NBBko Burukide.
Herri karguak: Altsasuko alkate.
Lanbidea: Abokatua..

Blanca Regulez Alvarez. Lizarrako U.E.Ko alderdikidea.50 urte .
Titulua: Zuzenbidean lizentziatua.
Barne karguak: Napar Buru Batzarreko burukide
Herri karguak: Geroa Baiko Foru Parlamentaria.
Lanbidea: Abokatua eta Bitartekaria

Andoni Serrano Zabalza. Zizur Nagusiko U.E.ko alderdikidea (2015). 32 urte. Euskalduna.
Titulua: Batxilergoa
Barne karguak: Herrialde Batzarraren Mahaiburu ohi; gaur egun Idazkari
Herri karguak: Zizur Nagusiko Udalean Geroa Baiko zinegotzi.

María Solana Arana. Iruñeko U.E.ko alderdikidea (2009). 45 urte. Euskalduna.
Titulua: Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua.
Barne karguak: Iruñeko UBBko Presidente ohia.
Herri karguak: Nafarroako Gobernuaren bozeramaile ohia, Hezkuntza Kontseilari ohia eta gaur egun Geroa Baiko Foru parlamentari
Lanbidea: NBBko prentsa arduraduna, gaur egun eszedentzian

PARTEKATU