Sagarduik dio aste honetan hasiko dela Osakidetzan 90 urtetik gorakoen txertaketa

Gotzone Sagardui Osasun sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, Radio Euskadiko “Boulevard” saioan. Bertan, zuzentzen duen Sailara dagokiozkin gaurkotasun gaiak errepasatu ditu
Sagarduik dio aste honetan hasiko dela Osakidetzan 90 urtetik gorakoen txertaketa
01 Martxoa | Eusko Jaurlaritza

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Sagardui sailburuak gogorarazi du gaur hasi dela 90 urtetik gorako pertsonen txertaketa, Pfizer eta Moderna txertoak  behar dituzten 30.000 pertsonen txertaketa, hain zuzen. Sailburuak azaldu duenez, kolektibo horri bere egoeretara gehien egokitzen den zerbitzua eskainiko zaio, betiere osasun-zentroekiko hurbiltasuna lehenetsiz edo bere etxeetara hurbilduz. Gainera, auto bidezko txertaketa-modalitatea ere eskuragarri egongo da.

Sagardui sailburuak azpimarratu duenez, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lehentasuna txertoa emateko osasun-zentroei lehentasuna ematea da, baina espazio handiagoak behar izanez gero edo herritarrei sarbidea errazteko espazioak behar izanez gero, horretara egokitu egingo lirateke.Hala, aste honetan Illunben 55 urtetik beherako funtsezko langileei zuzendutako esperientzia pilotu bat izango dela iragarri du.

Era berean, sailburuak gogorarazi du, Pfizer eta Moderna txertoekin, egoitzetako erabiltzaile eta langile soziosanitarioen txertaketarekin amaitzen ari direla eta osasun arloko profesionalekin jarraitzen dutela, bai osasun publikokoekin, bai pribatukoekin. Halaber, Astra Zenecaren txertoa, aste honetan kolektibo gehiagotara irekiko dela esan du, udaltzaingoekin, suhiltzaileekin eta eguneko zentroekin hasiko direla gaineratu du, joan den ostiralean hasitako hezkuntza esparruarekin jarraitzeaz gain. Gotzone Sagarduik azpimarratu duenez, Euskadik txertoa jartzeko gaitasuna du, baina dena txertoen eskuragarritasunaren araberakoa da. "Gutxienez, bidalketak mantentzea espero dugu", adierazi du.

Bestalde, Osasun sailburuak gogorarazi du, metatutako intzidentziaren adierazleaz gain, beste adierazle batzuk ere kontuan hartzen direla neurriak hartzeko orduan. "Bost adierazle dira eta guztiek ez dute modu berean eboluzionatzen, ZIUek tentsionatuta jarraitzen dute", azpimarratu du. Gainera, azpimarratu duenez, oraindik urrun gaude 14 egunetan 100.000 biztanleko 60 kasutik jaisteko helburutik.

Ostalaritza irekitzearen eraginaz galdetuta, Gotzone Sagarduik esan du sozializazio-espazioek prebentzio-neurriak lasaitzera garamatzatela, eta horrek eragina duela datu epidemiologikoetan. "Intzidentziaren jaitsiera moteldu egin da", adierazi du. Hala, esparru horietan maskara behar bezala erabiltzeko deia egin du.

Sailburuak martxoaren 8ko aldarrikapenei eustearen alde egin du, baina modu ezberdinean, izan ere, ez da deialdi jendetsuak egiteko garaia.

Iturria: Irekia

PARTEKATU