Andoni Ortuzar Nafarroako EAJ-PNVko herri kargudunekin batzartu da, Foru Erkidegoan aldi politiko berriaren hasiera aztertzera begira

EBBko presidentea eta Joseba Aurrekoetxea burukidea Iruñean batzartu dira Unai Hualde NBBko presidentearekin eta talde jeltzaleak Nafarroan dituen herri ordezkariekin eta barne kargudunekin
Andoni Ortuzar Nafarroako EAJ-PNVko herri kargudunekin batzartu da, Foru Erkidegoan aldi politiko berriaren hasiera aztertzera begira
15 Iraila | Nafarroa

Andoni Ortuzar, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, eta Joseba Aurrekoetxea, EBBren Antolakuntza eta Hauteskunde Prozesuetarako burukide arduraduna, Napar Buru Batzarraren egoitzan (NBB) Iruñean izan dira gaur, Alderdiak Nafarroan barne erakundean eta herri erakundeetan dituen ordezkariekin batera aldi politiko berriaren hasiera aztertzeko. Bileran izan dira Unai Hualde Foru Parlamentuko presidente eta NBBko presidentea, Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuaren, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria eta María Solana eta Blanca Regulez foru parlamentari andreak.

Gaurko hitzorduan hizpide nagusi izan dute Nafarroako gaur egungo egoera politikoa, Geroa Bai koalizioa osatzen duten talde eta sentsibilitate ezberdinen arteko egoera aztertuz, baita alderdi sozialberde berriaren sorrera ere. Zentzu berean aztertu da erakunde ezberdinetan egiten ari den kudeaketa (Nafarroako Gobernua, Nafarroako Parlamentua eta udalak) legealdiko lehen urtean, eta Covid-19ak ekarri dituen ondorioei osasun alorrean eta Nafarroako lan esparruan eta enpresen sarean martxan jarri diren neurriak.

Era berean baloratu dituzte Euskal Taldearen “lana eta lorpenak” Madrilen, baita Nafarroarentzat “aldarrikapen historikoa” den Trafiko eskuduntza lortu izana ere, eta Foru Erkidegoak Gutxieneko Errenta kudeatzeko aukera izan dezala. “EAJ-PNVk jarraituko du izaten Nafarroaren ahotsa Madrilen, eta autogobernua defendatuko du dagoen tokian dagoela”, adierazi dute.

PARTEKATU