Ortuzar eta Aurrekoetxea, EAJ-PNVren ordezkari Diadan

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta EBBren Antolakuntza Arloko burukide arduradun Joseba Aurrekoetxea, Bartzelonara bidaiatuko dira bihar irailaren 11n, asteazkena, Kataluniako Diada Nazionalaren ospakizunetan parte hartzera begira
Ortuzar eta Aurrekoetxea, EAJ-PNVren ordezkari Diadan
09 Iraila | EBB

Ortuzar eta Aurrekoetxea, bihar bertan, asteartea, PDeCAT-eko presidente David Bonvehírekin eta Kataluniako alderdi horretako beste hainbat ordezkarirekin batera joango dira alderdi soberanistek irailaren 10ean, iluntzean, Fossar de les Moreres-en urtero egin ohi duten ekitaldira. Asteazkenean, hilak 11, EAJ-PNVko burukideak Rafael Casanovaren monumentuan goizeko 9:00etatik aurrera egingo den lore eskaintzan izango dira. Jarraian, EBBko buruak kazetarien galderei erantzungo die.

PARTEKATU