EAJ-PNVren NBBk “Nafarroan bertan erabakiko den gobernu anitz, progresista eta egonkorraren alde egiten du”

PSNrekin `Navarra Suma´ planteamenduari (UPN-PP-Ciudadanos) Nafarroako gobernu alternatiboa eratzeko elkarrizketak hasi direlarik, EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak (NBB), gaur arratsaldean egin duen bileran, Geroa Bai koalizioak adierazi zuen borondatea berretsi du,hau da, hurrengo legealdira begira gobernu anitz,progresista eta egonkorra eratzeko helburuari eusten diona
EAJ-PNVren NBBk “Nafarroan bertan erabakiko den gobernu anitz, progresista eta egonkorraren alde egiten du”
06 Ekaina | Nafarroa

Bilkura berean, NBBk balorazio ona eman die azken Hauteskunde hauetan Geroa Bai koalizioak jaso dituen 60.323 botoei. Era berean balioetsi du Nafarroako Gobernuak iragan legealdian eginiko kudeaketa lana.

Azken hauteskundeez geroztik zabaltzen den aldi berri honi dagokionez, NBBk baieztatu du foru mailako politikari dagokion guztia “Nafarroan bertan erabaki beharko litzatekeela, kanpoko esku-hartzerik gabe, azken aldian gertatutako guztiak nafarroi ezustekorako aukera gutxi utzi digun arren”. Zentzu berean Unai Hualde Nafarroako EAJ-PNVko Presidenteak aditzera eman duenez “Nafarroako gizarteak ez luke ulertuko Nafarroako gobernagarritasunari buruzko erabakiak, beste behin ere, Nafarroatik kanpo hartzea”. NBBren aburuz apustua da “hemen bertan erabakiko den gobernu anitz,progresista eta egonkorraren alde” egitea.

Beste alde batetik atzo bertan Javier Esparzak Pedro Sánchezen inbestidura erraztearen truke planteatu zuen abstentzioari dagokionez, NBBk argi baino argiago du “halakorik gertatuko balitz, EAJk kontuan hartuko lukeela”.

EAJ-PNVren NBBk ezinbesteko jotzen du “negoziaketak Nafarroan bertan eta kanpoko esku-hartzerik gabe garatzea, gobernu anitz eta egonkorra eratzera begira eta orain arte lortutako politika eta aurrerapen sozialetan atzera pausurik ez emateko”. “Azken lau urteotako egonkortasunak eta arlo sozialean eta ekonomikoan lortu diren aurrerapen sozialek Foru Komunitatea hobeto prestatu dute etorkizunera begira planteatuko diren erronkei begira. Horregatik jarraitu beharra dago garapen ekonomiko eta soziala uztartuz, inor atzean utziko ez duten politiketan sakontzen”.

PARTEKATU