Izaskun Bilbaok normaltasun politikoa eta egonkortasuna eskatu ditu Europako legealdi berrirako

Izaskun Bilbao Barandicak egonkortasun politikoa eta normaltasuna eskatu ditu Europako Parlamentuaren hurrengo legealdirako
Izaskun Bilbaok normaltasun politikoa eta egonkortasuna eskatu ditu Europako legealdi berrirako
17 Ekaina | Eusko Legebiltzarra

Eurodiputatu jeltzaleak lege aginduz hitzeman du Hauteskunde Batzordearen aurrean Konstituzioa beteko duela,pozez aldarrikatu du ultra eskuindarrekoek ezin izango dituztela Europako politikak baldintzatu eta kritikatu du hiru diputatu hautetsi ezin izan direla beren karguaz jabetu.

Gaur goizean Diputatuen Kongresuan Hauteskunde Batzorde Zentralak zina hartu die iragan hauteskundeetan eserlekua lortu zuren 54 diputatuetatik 51i. Izaskun Bilbaok ekitaldia amaitutakoan nabarmendu ditu hasi berri den legealdiaren ezaugarri bi, alde batetik Europako sozialistek eta popularrek ez dutela gehiengoa izango eta, beste alde batetik, ultra eskuindarrekoek ezin izango dituztela Batasuneko politikak baldintzatu.

Era berean nabarmendu ditu legealdiak planteatzen dituen erronkak,hau da, Europak lehiakortasuna berreskura dezala plan industrialaren bidez,apustu irmoa egin dezala digitalizazioaren eta ekonomia zirkularraren alde eta klima aldaketaren kontrako erronkaren alde, eta bere eredu soziala indartuaz inor atzean utziko ez duen Europaren garapenaren aldeko apustua egin dezala.

Azkenik, normaltasun politikoaren aldeko apustua egi du eta Puigdemont, Comin eta Junqueras diputatuei ezarri zaizkien eragozpenak kritikatu ditu “funtsezko eskubideak urratzen dituztelako”. Era berean gogoratu du Argitasun Zuzentarauaren proposamena, talde jeltzalearen egitasmoan jaso zena, Kataluniakoa moduko arazoen aurrean irtenbide politikoak ahalbidetzera begira. Amaitzeko esan du hainbat diputatu, bera ere tartean, hainbat jarduera garatzen ari direla Europako Parlamentuak bere lehen bilkuran azter ditzala gaur bertan kongresuko ekitaldian “argi eta garbi urratu diren eskubideak”.

PARTEKATU