Iturrate: “El consenso es un valor a preservar en el Instituto Gogora y en todos los organismos que trabajan las políticas públicas de memoria y convivencia”

Legebiltzarkide jeltzaleak PP animatu du aurki Eusko Legebiltzarrean osatuko den Memoria eta Bizikidetza Ponentzian bat egin dezala. Iturratek esan du

Iturrate: “El consenso es un valor a preservar en el Instituto Gogora y en todos los organismos que trabajan las políticas públicas de memoria y convivencia” 16Otsaila 16 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Gogora Institutuan guztien adostasuna posible baldin bada, memoria eta bizikidetzako politika publikoak diseinatzeko eta kudeatzeko lanetan diharduten bestelako erakundeetan ere posible izan behar dela. “Adostasuna, batasuna eta lan partekatua mantendu beharreko balioak dira. Gogorako zuzendaritza organoetan ezpiritu hori mantentzea posible baldin bada, hala beharko luke baita ere beste leku batzuetan; besteak beste, aurki Euskal Ganberan sortuko dugun Ponentzian”.

Gaur goizean, aho batez, Legebiltzarraren Osoko Bilkurak Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko Legearen aldaketa puntual bat hobetsi du, talde guztiak zuzendaritzan egon daitezen. Egungo idazkerak lau legebiltzarkide izatera mugatzen zuen, eta 5 dira Ganberan ordezkaritza duten taldeak. Onartutako erreformari esker, alderdi guztiek izango dute ordezkaritza. Ekimen inklusiboa, Iñigo Iturratek ondorioztatu duenez, eta positiboa memoria eta bizikidetza politikak eraikitzeko pluraltasunarentzat eta lan aktiboarentzat.

Interesatu Zaitez