Imanol Landak agerian utzi du PPk eta Voxek Zigor Kodea gogortzeko egindako ekimenek politika ukatzearen alde egin dutela

EAJ-PNVko senatariak azpimarratu duenez, "ez dute inola ere lagunduko sakoneko arazoa konpontzen, Estatuaren errealitate plurinazionala", elkarrizketan eta akordioan oinarritu beharko dena, "etorkizuneko irtenbide egonkor bat lortzeko".

Imanol Landak agerian utzi du PPk eta Voxek Zigor Kodea gogortzeko egindako ekimenek politika ukatzearen alde egin dutela 23Irailak
2020
2020 IrailaK 23 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Imanol Landak nabarmendu duenez, Kataluniako gatazkaren inguruan sortutako egoerei aurre egiteko Zigor Kodea gogortzeko neurriak ezartzeko PPk eta Voxek gaur defendatu dituzten ekimenek "politikaren ukapena egiaztatzen dute izaera horretako gatazkak konpontzeko formula gisa". Eusko Abertzaleak Taldeak Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzea helburu zuten Lege Organikoaren bi proposamenen aurka bozkatu du, aurrera atera ez diren proposamenak.

Senatari jeltzaleak salatu duenez, proposamen bikoitzak zuzenbide penalaren funtsa urratzen du, 'Ad hoc' legedia sortzea proposatzen duelako, baita zuzenbide penalaren gutxieneko esku-hartzearen printzipioa ere eta, bere esanetan, "ez da beharrezkoa", izan ere, Zigor Kodeak baditu nahikoa tipo penal jokabide horiei aurre egiteko, eta bai administrazioarekiko auzien jurisdikzioak bai Auzitegi Konstituzionalak berak badituzte nahikoa baliabide juridiko kasu horiei aurre egiteko.

Landak, hauek "alferrikakoak" direla azpimarratu du; izan ere, "ez dute sakoneko arazoa konpontzen lagunduko: Estatuaren errealitate plurinazionala eta euskal eta kataluniar nazioek halakotzat onartuak izateko eta, beraz, erabakitzeko gaitasuna duten subjektu politiko bihurtzeko duten eskubidea", defendatu du. EAJ-PNVko senatariak ohartarazi du PP "aznarismo hutsaren errezeta zaharrera" itzuli dela, Zigor Kodean legez kanpoko kontsultak tipifikatzea eskatzerakoan. "Beste behin ere, politikaren judizializaziora jotzen dute, baina politika izango da, elkarrizketan eta akordioan oinarrituta, Estatuaren lurralde-gatazkari irtenbide egonkorra eta etorkizunekoa emango diona, bere izaera plurinazionalaren errealitate eztabaidaezinaren ondorioz", nabarmendu du.

Landak Voxen "itzal maltzurraz" ohartarazi du; izan ere, PPren “enbidoari hordago batekin” erantzun dio proposamen alternatibo baten bitartez, popularren proposamenari matxinada delitua gogortzea eta zabaltzea gehituz, eta tipo penal berri bat gaituz: desleialtasun konstituzionalaren delitua. "Zinismo ariketa paregabea da Estatuko Gobernua azken 80 urteetako txarrena dela esaten zutenek egitea, gobernu frankisten nostalgiaz beterik". Senatari jeltzaleak alderdi ultraeskuindarrari adierazi dionez, "Zuok ez zaituzte Konstituzioak eta demokraziak kezkatzen, Espainia kasposo baten batasun sakrosantuak baizik: bat, handia eta askea; lurralde-, kultura- eta nortasun-aniztasuna ukatzen duena; gizarte-aniztasuna, genero-aniztasuna, sexu-orientazioa edo emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunean aurrera egiteko beharra ukatzen duena. Zuon ametsa gizarte uniforme, homogenizatu eta laua inposatzea da, iraganeko oihartzunak dituena, legez kanpo utzitako alderdiekin eta oinarrizko askatasunekin".

Interesatu Zaitez