Bitartekoen Dekretua eta maskararen derrigorrezko erabilera ezabatzeko dekretua ez babestea erabaki du Euskal Taldeak

Talde jeltzaleak abstentzio kritikoa ematea erabaki du, pandemiaren kudeaketarako Autonomia Erkidegoentzat “malgutasuna eta tresnak eskatuz”. Era berean salatu du Lege Dekretua neurrigabe erabili dela baina abstentzioa bozkatzea erabaki du erantzukizunez jokatu nahi duelako eta Espainiako Gobernuarekiko negoziaketan azken orduko aurrerapausoak lortu ondoren, bitartekoen arauketan EAErentzat alderdi kaltegarrienak ezabatzera begira
Bitartekoen Dekretua eta maskararen derrigorrezko erabilera ezabatzeko dekretua ez babestea erabaki du Euskal Taldeak
21 Uztaila | Kongresua

Euskal Taldeak erabaki du gaur Kongresuan eztabaidatu eta bozkatu diren Dekretu polemikoetako bi ez babestea. Bat da sektore publikoan behin behinekotasuna murrizteko presazko neurrien Lege Dekretua eta bestea kanpoan maskararen derrigorrezko erabilera ezabatzen duena. Gainerako Lege Dekretuen bozketan, Kultura eta Kirola Ministerioak aurkeztutakoarenean eta argindar fakturaren BEZa murrizteari dagokionarenean, alde bozkatzea erabaki du.

Bitartekoen Dekretuari eta maskararen derrigorrezko erabilera kentzeko dekretuari dagokionez, erabakia hartu da azken orduko negoziaketa intentsuen ondoren eta neurri bien “formetan eta funtsean” ematen diren ezberdintasun handiak aintzat hartuz. Euskal Taldeak uste du Sánchezen Gobernua neurrigabe erabiltzen ari dela Dekretu Legeen bidea eta egintza burutuen politika.

Dena dela, Euskal Taldeak bai lortu du Administrazioan behin-behinekotasuna murrizteko legearen “alderi kaltegarrienak” zuzentzeko urrats batzuk ematea. Hala, eta “EAJ-PNVk aldaketa hauek ematea eta Lege Proiektu gisa izapidetu ondoren izango den testuan jasoko direla espero duela erakutsiz, Euskal Taldeak Lege Dekretu honen aurrean abstentzioa bozkatzea erabaki du. Aldaketa horiek dira, besteak beste , aurreikusten diren kudeaketa-epeak malgutzea”; izan ere, "Zuzendu egiten dute Administrazioaren jarduera, harengandik kanpoko arrazoiek eraginda, hala nola haiek geldiaraztera behartzen duten hautaketa-prozesuetako auziak", edo arauaren hirugarren xedapen gehigarria kentzea.

Maskarak kanpoan erabiltzeko derrigorra ezabatzen duen Lege Dekretuari dagokionez, Euskal Taldeak, Urkullu Lehendakariak eginiko eskariekin bat etorriz, berriro erreklamatu du “malgutasuna ematea” “Autonomia Erkidegoek behar besteko tresnak izan ditzaten pandemiari aurre egiteko behar duten segurtasun juridiko nahikoarekin”. Espainiako gobernuak bere hasierako jarrera aldatu ez duela ikusita baina kontrako botoak “egoera idealera eramango ez gaituela” ulertuta, pandemiak sortzen dituen egoera aldakorretara egokitzeko aukera ematen duen erregulazio bat beharko litzatekeelako, diputatu jeltzaleek abstentzio kritikoari eutsiko diote Lege Dekretu honen aurrean. Abstentzio hori eragin du ere araugintza-testuak jasotzea kirol profesionaleko estadioetan ordena publikoa eta baimenak kontrolatzeko eskumena autonomia erkidegoei itzultzea, EAJ-PNVk eskatu bezala.

Azkenik, diputatu jeltzaleek argindarraren fakturaren BEZA txikitzeko Dekretuaren alde bozkatu dute, bai eta Kultura eta Kirola Departamentuak aurkeztu duena ere, beste gaien artean, Thyssen bildumarentzat Estatuaren bermea luzatzea aurreikusten duena.

Idoia Sagastizabalek, Euskal Taldearen baitan energia gaietarako bozeramaileak, neurria “adabaki” jo du du eta sistema energetikoaren “erreforma sakonaren beharra” aldarrikatu du. Edozein kasutan eta hiritargoaren faktura arintzera bideratutako neurria dela ulertuz, EAJ-PNVk Lege Dekretu honen alde bozkatu du.

PARTEKATU